Han eta Hemen | 2026ko Apirilaren 30a

Azokaroa martxan

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka (Arg: Lorentxa Saragueta)
Ziburuko%20Euskal%20Liburu%20eta%20Disko%20Azoka%20(Arg:%20Lorentxa%20Saragueta)

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 7. edizioa ekainaren 6an iraganen da larunbatarekin. Argia astekaria eta Ziburuko Baltsan elkartearen arteko elkarlanaz antolatua da.

Azoka iragan baino hilabete bat lehenago, Azokaroa iragaiten da. Azokaren atariko gisan, tokiko elkarte batzuekin elkarlanean eta euskara hutsezko sorkuntzaren inguruan, Ziburuko Azokari hedadura handiagoa ematea eta auzo herrietan euskaraz bizi nahi dutenei euskarazko literatura eta kultura gozatzeko arnasgune bat gehiago eskaintzea da xedea.

Ekimena ez da auzo herrietara mugatzen: auzo herrialdera ere zabalduko da, Baigorrin hitzordu bat antolatuko baita. Hedadura hori zabalagoa izanen da, Euskal Irratiek beren estudioetan antolaturiko mahai-ingurua etxe guzietara zabalduko dutelako.

Aurtengo hitzorduak

Azokaren aitzin-gustu gisa beraz, Ipar Euskal Herriko xoko desberdinetan antolatuko dira hainbat ekimen. Lehena Azkainen iraganen da apirilaren 30ean (19:00) Bil Tokin, Jone Bordatoren “Erroen izerdia” (Elkar) liburuaren aurkezpenarekin. Azkaineko irakurle taldeak antolaturik, sartzea urririk izanen da.

Maiatzaren 7an (19:00), galeserari buruzko gaualdia izanen da Ziburuko Baltsan elkartean. Robin Farrar ekintzaile eta irakaslearen hitzaldia izanen da euskaraz, eta ondotik, Gwilym Bowen Rhys kantari musikari galestarraren folk kontzertua. Argia astekaria eta Baltsan kultur elkartea antolatzaile, sartzeak 10 euro kostako du pintxoak barne.

Maiatzaren 16an (12:00), Jon Garmendiaren “Ulhaintsaren negarra” (Elkar) olerki liburuaren errezitaldi musikatua izanen da Ortzi Ohyarçabalen laguntzaz, Urruñako plazan. Ikastolako Euskaraz Bizi taldea antolatzaile, Urruñako Herriko Etxeko kultur zerbitzua partaide, ondotik pintxoak izanen dira.

Maiatzaren 19an (19:00), “Larrialditik iratzarraldira” mahai ingurua Eneko Gorri (Plazara), Intza Gurrutxaga (EHE) eta Iñaki Iurrebasorekin (idazle, soziologoa) Euskal Irratietan.

Maiatzaren 22an (20:00), Baigorriko Boga irakurle taldea eta Basaizeak “Pleibak” Miren Amurizaren bertso saio literarioa antolatuko dute Baigorriko Bixentainean, Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin, Paule Bilbao musikari izanen delarik. Sartzeak 8 euro kostako du, pintxoak izanen dira ondotik.

Bukatzeko, maiatzaren 28an (19:00), Aritz Ibarraren “Deiadarra” (Nabarralde) liburuaren aurkezpena eginen da Donibane Lohizuneko mediatekan, urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2026/04/30

2,47 milioi euro euskara sustatzeko Ipar Euskal Herrian

Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea (Arg: EEP)
Maider%20Behoteguy%20Euskararen%20Erakunde%20Publikoko%20lehendakaria%20eta%20Aitor%20Aldasoro%20Eusko%20Jaurlaritzako%20Kultura%20eta%20Hizkuntza%20Politikako%20sailburuordea%20(Arg:%20EEP)

Apirilaren 10ean, Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maider Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak beren engaiamendua berriz ere baieztatu dute Baionan, euskara elkarlanean sustatzeko asmoz.

Helburu horri jarraikiz, Ipar Euskal Herrian 2,47 milioi euro bideratuko dira aurten, iaz baino 540.000 euro gehiago.

Eragile pribatuen lana diruz laguntzeaz gain, bi erakundeek elkarrekin lanean segituko dute hainbat gai eta egitasmoren inguruan.

Diru baliabide gehiago euskarari

Aitor Aldasoro sailburuordeak euskararen saltoa elgarrekin egin beharko dela azpimarratu du, komunitate osoaren inplikazioa ezinbestekoa denean, gauzatu ahal izateko baliabide egokiak ukaitea ere beharrezkoa da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak lankidetza fondoan orotara 500.000 euro jartzea erabaki du, iaz baino 100.000 euro gehiago.

Paraleloki, Maider Behoteguyk denboran zehar irauten duen...

Irakurri segida

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016