Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Tailer berri - Maiatzeko ausagailuak - Pilota

Tailer berri

CCAS edo herriko ekintza sozialen zentoak tailer berri batzu antolatzen ditu partzuergoan ASEPT erakundearekin eta Arditeia erretira etxeko baliabide zentroarekin. Ekintza horren helburua da estresa eta emozioen mekanismoan arrazoien ezagutzea eta osagarriaren zerbitzuan estrategia bat xutik emaitea. Tailerrak lau izanen dira. Lehena apirilaren 27ko tailerrean izan zen biziaren kalitatea, ongi izana, emozioa eta osagarriarekin loturak aztertzea. Bigarrena maiatzaren 4an izanen da, estresaren kudeantza, zerk sortarazten duen eta zer estrategia erabili. Hirugarrenak bere aldetik, maiatzaren 11n, “nor bera ongi bizi” du gaia, emozio positiboak ezagutuz eguneroko bizian. Laugarren eta azkenak, maiatzaren 18an, “besteekin ongi bizitzea” gaiarekin aztertuko du eta garatuko ongi izana eta lasaitasuna. Beraz tailer guziak astelehen goizarekin iraganen dira (9:15-12:00) Herriko Etxeko Ameztia gelan. Tailer horiek egundaino egin ez duten jendeeri idekiak dira. Parte hartu nahi duenak izena eta helbideak oro eman ditzake telefono huntara: 05-59-93-38-91 edo emailez: ccas@ustaritz.fr.

Maiatzeko ausagailuak

Uztariztarreri ez zaiote maiatzean ausagailurik faltako. Huna laburzki zoin diren:

- 2an Kiroletan loto erraldoia Ikastolak antolaturik.

- 3tik 24ra errebotean eta joko garbin pilota partidak Bilgunen (ikus bestalde)

- 8an gerlari ohien oroitzapen eguna (11:30).

- 8an Auzo Baitan Heraitze Koopen ganer hustea egun osoan.

- 8tik 11ra Haltya jauregian Claude Depitouten margo erakusketa.

- 9an Hernandorena bertsu sariketaren finala Latsa elkartean

- 13tik 17ra Heraitze auzoko bestak.

- 14an Labourdins elkartearen besta eguna.

- 23an Haltya jauregian Nicole Rousseauren tailer hustea.

- 24an Kiroletan Idekia eskolaren ganer hustea egun osoan.

Pilota

Euskal Ligako udako txapelketaren kondu, joko garbin partidak segitu dira asteburuan eta emaitzak hauek dira: larunbatean Kiroletan helduetan B mailakoak nagusitu zaizkio Donapaleuri 40/ 31; C mailakoek Donibane Garazin galdu dute Goizekoren kontra 23/40; D mailakoek galdu dute Kiroletan 28/40 Kanboren kontra. Igandean Senperen A mailakoek garaipena erdietsi dute SPUC-en kontra 40/17. Heldu den igande huntan erreboteko partidak ere hasiko dira: gazte taldea Kiroletan Kanboren kontra; helduetan C mailakoak Senperen senpertarren kontra eta B mailakoak Kiroletan Azkaineren kontra. Suerte on gure pilotarieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016