Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Apirilaren 30a
Antzerkia - Mutxikoak - “Bezperan”
Antzerkia
Maiatzaren 3an (17:00), Itzuli konpainiak “Adriene Bergson-Johnson” antzerkia emanen du Frontoiko gelan. Sartzea prezio librean izanen da.
Mutxikoak
Usaian bezala, hilabeteko lehen igandean mutxikoak iragaiten dira. Aldi huntan hitzordua Lakuko auzoko pilota plazan emana da, maiatzaren 3an beraz (11:30). Holako Txarangak animatuko ditu.
“Bezperan”
Maiatzaren 5, 6 eta 7an (20:00), “Bezperan” ikusgarria emanen du Bilaka kolektiboak, Tanka gelan. Zortzi dantzari eta lau musikariz osaturiko euskal artista gazteen konpainiak Daniel San Pedro taula zuzendariarekin lan egin du.
Dantza, musika eta antzerkiaren artean, istorio bat beste modu batera kontatzeko aukera eskaintzen duikusgarri hunek. Neguko gau batean, elurpean, galdutako biziaren isiltasun gorgarrian, erleekin hitz egin eta lurrari otoizka argi eta oreka berria ekartzeko eskatzen dioten gizon eta emazteen istorioa kontatzen du.
Sartzeak 10 eta 24 euroren artean kostako du. Tokiak atxikitzeko: www.scenenationale.fr.











