Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Apirilaren 30a

Sortze - Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak

Nazional 3 neska taldea, multxoko bigarrena
Nazional%203%20neska%20taldea_%20multxoko%20bigarrena

Sortze

Elorri Minhondo eta Betti Errotabeherek ongietorria egin diote Lukene alabari, apirilaren 17an. Ibai anaiak ukanen du jostatzeko laguna. Goresmenak aitameri eta ongi etorri sortu berriari!

Eskubaloia

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Urruñari, 38-26.

Bigarren taldeak berdinketa egin du Ossaurekin, 25-25.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Arroxelan, 37-27.

Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldeak irabazi du Agen-en, 28-26.

Hirugarren taldeak irabazi du Donapaleun, 40-26.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek irabazi diote Bordeleri, 34-25.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrak ariko dira Marmanden (20:30).

Erregional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Ortese (19:00).

Hirugarren taldeak errezebituko du Lasseube (17:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak ariko dira Périgord-en (15:00).

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Kostaldean (19:00).

Bigarren taldea joanen da Lucq de Béarn-era (18:30).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Irisarrin Limoges-en kontra (17:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016