Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Apirilaren 30a
Antzerki-poesia - Museoa urtu - Kabareta - Maiatzaren 1a - Kontzertua - Xingar feria
Antzerki-poesia
Apirilaren 30ean (19:30), Formol Antzerki taldeak “Heriotzak Eduardo du izena” antzerki-poesia emanen du Biltxokon. “Mezu bat iritsi da kontrolera. Poema bat dela uste da. Kanpoan, Itsaso Zuria eta Eduardo bakarrik gelditzen dira. Suntsipen orokorra. Barneko iluntasunean egin daitekeen gauza bakarra izarrak izatera jolastea da. Pauso lotsagarriko argitxoak gara. Agurrak, poesia eta musika txikia”.
Museoa urtu
Apirilaren 30ean (18:00), Euskal MuseoakSabine Cazenavemuseoko zuzendari kontserbatzailearen“Museoa urtu”hitzaldia aurkeztuko du. Kontatuko du nola, heldu den ekainean,Nader Koochakiartistak eginiko instalazioa museoko bilduma iraunkorrean sartuko den. Urririk.
Ondotik, maiatzaren 3an (10:00 eta 18:00), bisita gidatua iraganen da, frantsesez eta urririk.
Kabareta
Maiatzaren 1ean (19:00), Bidaiaren Kabareta iraganen da Bistrot Saint-Esprit gunean. Bertan pintxoak, artistak eta edariak izanen dira, Estitxu Robles kolegioko hizkuntz bidaiaren alde.
Maiatzaren 1a
Langileen nazioarteko eguna kari, Ipar Euskal Herrian CGT, FSU, LAB eta Solidaires intersindikalak elkarrekin mobilizatzera deitzen dute. Santa Ursula plazatik (11:00) Gaskoinen plaza arte eginen da manifestazioa, bertan bukaerako diskurtso sindikala, ostatuak eta herrixka militantea segurtatuak izanen direla.
Kontzertua
Maiatzaren 2an (12:00), Ekhi Lambert artista Biltxokon ariko da.
Xingar feria
Joan den astean iragan da xingar feriaren 563. edizioa. Etxeko xingar lehiaketan, lehen aldikoz parte hartzen zuen Michel Istillar heletarrak irabazi du. 14 kilo eta 700 gramoko xingarra 1.750 eurotan saldu da.











