Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Apirilaren 30a

Herri Urratseko autobusa - Udaberriko bazkaria

Herri%20Urratseko%20autobusa%20-%20Udaberriko%20bazkaria

Herri Urratseko autobusa

Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko Aintzira “Geroa eraikiz” lemapean, Herri Urratsen karietara. Bardozetik abiatu nahi dutenentzat, autobusa errugbi zelaitik abiatuko da (8:30), eta itzuliko da Senperetik (19:00). Kasu, aurten txartelak ez dira ohiko lekuetan salgai izanen, eta Internetez bakarrik izanen dira eskuragai, 10 eurotan. Fite ibili txartelak lortzeko, kopuruak mugatuak dira eta.

Udaberriko bazkaria

Urtero bezala, Bethi Aintzina elkarteak bere udaberriko bazkaria antolatzen du, maiatzaren 16an Salha gazteluan. Bazkariaren prezioa 35€-koa da, eta 25€ kideentzat. Elkartearen ordezkariak fitesko pasatuko dira kartierretan izen-emate eta dirua biltzeko. Milesker dieta partikularren edo alergien seinalatzeagatik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3832. zbk

Gure Hitza | 2026/04/30

Bide on buruzagi berriari!

2017an sortu Euskal Elkargoa da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako erakunde publiko garrantzitsua. Herrietako ordezkariek bozka bidez lehendakari berria hautatu baitute, harrigarriak dira kazetari frantximent batzuk presidente berriari egin dizkioten galdera maltzurrak. Hiriburuko auzapezaren orde, Angelukoa edo Biarritzekoa nagusitu balitzaio Baionakoari, ez zitaizken berdin jokatuko. Halere, Alain Iriartek lañoki eta argiki ihardetsi die, hedatu zizkioten zepoetan erori gabe. Nun da arazoa? Abertzalea izaitea? Euskaraz ere bertze hautetsi guzien aitzinean mintzatzea? Euskara lurralde hontako hizkuntza da, hura erabiltzea bide zuzenean ibiltzea. Ezagunak dira Alain Iriarten engaiamendu leialak, hainbertze urtez betetakoak. Halaber, nehork ezin du ukatu haren jendetasuna. Lehendakari hautatua izan orduko, goretsi du Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoa sortu aitzinetik gaurrera egin duen lanarentzat. Eskertu ditu bozkatzaileak eta bereziki Peio Etxeleku jeltzalea, honek...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016