Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Apirilaren 30a
Larrungo izpiritu saindua parropia - Lehen komunionea - Abisu - Ihiztariak - Pilota - Errugbia
Larrungo izpiritu saindua parropia
Maiatzaren 3an igandez Ahetzeko elizan (10:30) Euskal Herriko parropiako koralak elgarretatuko dira. 300 bat izanen dira parropia guzietatik etorriak mezan parte hartzera, Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko apezak emana. Goresleak Azkaingo koralak presentatuko du gure parropia. Meza hori entzuten ahalko dugu Euskal Irratietan.
Lehen komunionea
Salbatore egunean izanen da, maiatzaren 14an ortzegunez, Senpereko elizan (10:30). Haurren prestatzeko erretreta iraganen da maiatzaren 6an (9:30-16:00) Saran.
Abisu
Maiatzaren lehenean elizan (21:30) kontzertua Erlantza taldearekin.
Maiatzaren 8an elizan (21:30) kontzertua Ezpeleta Kantuz taldearekin.
Maiatzaren 9an Urrats Gaua kiroldegian, Gaztetxeak antolaturik.
Ihiztariak
Apirilaren 12an ukan dute biltzar nagusia Xokobian, 40 bat ihiztari hor ziren. Ez da deus sanjamendurik izan, usaiako bulegoa da eta hola segituko dute. Joan den urteko sasoinean ongi ihiztatu dutela kontent ziren, uso gutti bainan bertze ihiziak ongi. Aurten posta lekuko iratzeak mozteko lau ihiztari taldeka izanen dira eta talde bakotxak eremu bakarra pikatzeko ukanen du. Bilkura ondotik bazkari ederra egin dute denek umore onean.
Pilota
Buruz-buru trinketean, Frantziako txapelgoan: finalerdia Senperen. Etxeberri Pacheco Manex galtzaile 32-40 Noizbait-en kontra. Plaza lasoan xisteraz joko garbi: 3. mailan: Etchegaray Eric, Perugorria Petin Iñaki eta Mouhno Eneko galtzaile 30-40 Kanboarrak-en kontra.
Errugbia
Akitaniako txapelgoaren finala jokatu dute. Sara txapeldun atera da Maixen taldearen kontra 24-12 irabaziz.











