Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Maiatzaren 21a
Liburu merke saltze - Bi heriotze
Liburu merke saltze
Herriko liburutegiak bigarren eskuko liburuen saltzea antolatzen du maiatzaren 30ean (10:00-13:00), liburutegian berean. Frantsesezko liburuak dira, gehienak helduentzat, eta arrunt merke salduko dira. Ongi etorri.
Bi heriotze
Herriz kanpoko bi presuna zendu dira, hemen hilobiratuak izan direnak.
Dominique Forgues anderea 74 urtetan zendu da Baionan, maiatzaren 3an. Onddoeneko Janine eta Jean Forgues bikotearen alaba bakarra zen. Familia nagusiki Baionan egoiten bazen ere, Dominique askotan Onddoenean ikusten zen amatxirekin (Erripatik ezkontzaz Onddoenera jina), eta ttipian hemen eskolatua ere izan zen. Seme baten ama zen, hau duela zenbait urte zendua eta hemen hilobiratua. Ehorzte elizkizuna Baionako Saint-Amand elizan iragan da maiatzaren 12an eta biharamunean haren hautsak familiaren hilobian pausatuak izan dira hemengo hilerrian.
Marie-France Froget, sortzez Chauviret, zendu da Miarritzen maiatzaren 8an, 93 urtetan. Limoges hirian sortua zen. Jean Froget medikuarekin ezkondurik, sei seme-alaba ukan dituzte: William, François, Anne, Hubert, Nicolas eta Jérôme. Arnateko Ñarroa etxea erosirik, ardura ikusten ziren hemen gaindi. 2005ean zendu zitzaion senarra, 75 urtetan. Marie-Francek badu liburu andana handia idatzirik, berrogoi bat, gehienak sukaldaritzaz, eta ere bertzelakoak, hala nola “La vie quotidienne au Pays Basque sous le second empire” (Hachette 1975), “Itinéraires en Pays Basque” (Elkar 1991), “La vie d'autrefois en Pays Basque” (Sud-Ouest 1997), “Le Pays Basque en 100 photos” (Sud-Ouest 2000), “La vie au Pays Basque au temps de Napoléon III et d'Eugénie” (Cairn 2007), “Le Pays Basque d'autrefois reprend des couleurs” (Sud-Ouest 2023). Idazluma zinez emankorra zuen. Joan den larunbat goizean iragan dira ehorzketak gure herrian. Elizkizun jendetsua, adiskide frango jinik, Gorka Robles kantari ezagunak emaiten zituela bi kantu.
Bi hil horien familieri doatzi hemendik gure agurrik leialenak.










