Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Maiatzaren 21a

Kontzertu

Jurgi Ekiza
Jurgi%20Ekiza

Maiatzaren 30ean larunbatarekin (16:00), ez ohiko kontzertua izanen da parkean. Lizaga mediatekak Jurgi Ekiza artista gonbidatzen du, “Musiques en Mai-diathèques” ekimenaren 5. edizioaren karietara. Musikariekin xuxurlan, musika hitzorduak Jurgi Ekizarekin solasteko parada eman nahi du, bere musika zuzenean goxatzeaz gain. Sorkuntza prozesuaren gibeletara bidaiatuko dugu: bere erreferentziak, kantuen idazketa testuingurua, bere mundu artistikoa eta ibilbidea ezagutzeko parada ukanen dugu.

Denentzat idekia, euskaldunentzat, euskara ikasten ari direnentzat eta euskara ez dakitenentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016