Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Maiatzaren 21a
Afrikako dantza - Arnaga laukotea - Adinekoen bazkaria
Afrikako dantza
Maiatzaren 23an (10:30-12:00), Afrikako dantza deskubritzea proposatua zaie 10 urtez gorakoei, euskaraz. Parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Hitzordua elkarteen etxean emana da. Izen-emateak: 06-46-08-41-05.
Arnaga laukotea
Maiatzaren 24an (17:00), Arnaga laukoteak kontzertua eskainiko du Zokoako elizan. Sartzeak 20 euro kostako du, urririk 18 urte arte edota ikasleentzat. Tokiak atxikitzeko: 06-10-49-14-70.
Adinekoen bazkaria
Ziburuko Gizarte Ekintzako Udal Zentroak (GEUZ) adinekoak besta giroko une goxoa partekatzera gomitatzen ditu atsegin handiz, ahotik ezin utzizko zerrikume bazkari baten inguruan. Hitzordua maiatzaren 28an emana da, ostegunez (12:00), Bordagainen. 65 urtez goitikoei irekia, izan ziburutarra ala ez. Izena maiatzaren 22a baino lehen eman behar da: 05-59-47-92-87.











