Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Maiatzaren 21a
Udaberriko after'work - Eskola publikoaren pesta - Oreka TX eta Thierry Biscaryren kontzertua - Hirukasko
Udaberriko after'work
Jantzi azoka edo merkatu hunen bigarren edizioa izanen da aurtengoa, Arrokagarai Ikastolak antolaturik. Hitzordua maiatzaren 29an ortziralez finkatua da, Balaki ostatuan.
Programa: krakada eta haurren xokoa (17:00), ondotik jantzi azoka (18:00) eta kontzertua Artzamendi kantuz taldearekin (20:00), hau Balaki ostatuak antolaturik.
Eskola publikoaren pesta
Eskola publikoaren kermeza gurasoen elkarteak antolaturik, maiatzaren 30ean larunbatez (11:00-19:00), Atharri ezkerparetan.
Izanen dira ikusgarri, joko eta animazioak, makillajea, eta ere janari eta edateko behar den guzia.
Sartzea urririk. Deneri idekia.
Oreka TX eta Thierry Biscaryren kontzertua
Urte guziz bezala, gerezi besta bezperan, San Josep eskola pribatuak kontzertua antolatzen du elizan, ekainaren 6an, larunbatez (20:00). Sartzea 12€.
Eta beraz, gerezi besta izanen da ekainaren 7an igandez. Hau xehekiago aipatuko dugu ondoko aldian.
Hirukasko
Ibilaldia iraganen da aurten ekainaren 13an larunbatez.











