Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Maiatzaren 21a
Herri Urrats - Herriko Etxea - Pilota - Errugbia
Herri Urrats
Sarako ikastolako haurrek momentu zoragarria pasatu dute oholtza gainean, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Pontxekin batera Araba gunean. Ikusgarri osoan dantzan eta kantuz aritu dira. Lan biziki ederra izan da. Eskerrak ikastolako buruzarieri.
Herriko Etxea
Bulegoan lanpostu batean izan da sanjamendu, Veronique Etchegaray saratarrak jendeen errezebitzeko lanpostua utzi du, hiru urtez ibili da lanpostu hortan eta orain bere senarrarekin eginen du lan. Izigarri baliosa eta plazenta zen jendeekin, eskerrak zuri Veronique eta suerte on zure lan berrian. Pantxika Mortalena saratarrak hartu du lanpostu hori, gaztea da, 37 urte ditu eta badu jendetasuna, zeren postu hortan hala behar baita. Beraz kuraia on zuri Pantxika.
Pilota
Plaza laxoan esku-huska: Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai Senperen irabazle 30-28. Goyeneche Ellande-Irosbehere Iban irabazle 30-14 Ñapurrak-en kontra. Gaztetxoak: Goyeneche Mikel-Sanjurjo Behoteguy Jon galtzaile 00-30 Airetik-en kontra. Jauregi Peio-Lopes Kepa irabazle 30-00 Eskulariren kontra. Kimuak: Lafitte Julen-Berasategi Andde galtzaile 18-30 Erro Bat-en kontra. Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi galtzaile 17-30 Noizbait-en kontra. Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen irabazle 30-00 Lau Herriren kontra. Umetxoak: Urrutia Eguen-Garcia Grillard Luci irabazle 15-14 Goizeko Izarraren kontra. Etchegaray Azkarate Joanes-Barreneche Leina galtzaile 08-15 Goizeko Izarraren kontra.
Errugbia
Frantziako txapelgoan, Sarak final 16.renak irabazi du St Pierre du Mont-eko zelaian 48-03, Penne St Sylvestre taldearen kontra.











