Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Maiatzaren 21a
Mus - Eskubaloia
Mus
Maiatzaren 8an, ortziralearekin, 126 pare bildu dira Airoski gelan, Irisartarrak elkarteak antolatu mus lehiaketaren jokatzeko.
A mailan: irabazdunak: Sallagoyty Gilbert-Sallagoyty Elorri, finalistak: Ndoye Yirim-Iparraguirre Imanol.
B mailan: irabazdunak: Etchegoin Eneko-Etchegoin Jean François, finalistak: Landart Pascal-Biscay Peio.
C mailan: irabazdunak: Sapata Eric-Adot Christian, finalistak: Damestoy Léon-Damestoy Gérard.
D mailan: irabazdunak: Noblia André-Tranchand Maryse, finalistak: Laffitte Maite-Laffitte Jean.
Esker mila parte hartu duten guzieri eta antolatzaileeri.
Eskubaloia
Heldu den asteburuko partidak:
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri ariko da Irisarrin, Saint Loubès-en kontra (20:30). Sasoineko azken partida.
Bigarren taldea ariko da Kanbon, departamenduko finalerdien kondu, Barzun-en kontra (17:30).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak ariko dira Saint Loubès-en (18:30).
Departamenduko finalerdien kondu, hemezortzi urtez petiko bigarren taldea ariko da Villeneuven igandean (15:30).
Hamahiru urtez petikoek, finalerdien kondu errezebituko dute Gan (15:00).
Gizonetan, erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Lormont (18:30).
Departamenduko finalerdien kondu, hamabortz urtez petikoak ariko dira Gan-en igandean (11:30).











