Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 21a

Makina erremintaren egoera

A.E.

Makina erremintaren sektorerako iazko urtea zaila eta ezegonkorra izan zen, aurtengoa ere bide beretik doa, 2.247 milioi euroko fakturazioarekin burutu zuten, aitzineko urtean baino %3,27ko beherapenarekin. Perez Berdud AFM-ko presidentearen hitzetan, makina erremintaren sektoreak ongi atxiki dio testuinguru geopolitikoari. Halere, Iraneko gerla luzatzen bada, kalteak nabarituko direla gehitu du. Enpresaburuaren arabera, Txinaren etengabeko hazkundeari eta prezioari aurre egin behar diete. Hori dela eta, Europako agintariei galdegin diete neurriak hartuak izan daitezen. Konkurrentzia horrek fakturazioak behera egitea ekartzen du. Perez Berdud-ek aitortu du azpi-sektoretan egoera ezberdina izan dela. Inoiz baino emendatze handiagoa izan da tren, aeronautika, defentsa eta energia alorretan, baina Txinaren mehatxua dela eta, autogintzan hilabete zailak ari dira iragaiten. Esportazioek aldiz %0,82ez gora egin dute, 1.760 milioi euroko salmentekin, Donald Trump Estatu Batuetako presidentearen muga-zergen eraginik atzeman gabe. Estatu Batuek jarraitzen dute kanpoko merkatu nagusia izaten esportazioen %13,66arekin, ondotik Alemania (%12,67), Mexiko (%9,01), Italia (%8,48), Txina (%5,53), Frantzia (%5,49), Portugal (%3,92) eta Kanada (%3,86).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/05/21

Erretretadunak beti mobilizatuak

A.E.

Erretretadunek mobilizatzen segitzen dute, Gasteizen manifestatu dute. Pentsiorik apalenak Espainiako estatuko SMI gutieneko soldatarekin parekatzeko galdea egin dute. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iaztik aldarrikapen hori eramaten du, baina irailean EAJk, PSE-EEk eta Voxek eskaera hori baztertu zuten. Pentsiodunak mespretxatuta sentitu ziren, manifestazioan gogorarazi dute sindikatuen eta jendartearen babes handia dutela, 145.142 herritarren sinadura erdietsi dute. Pentsio apalak emendatzeko beharra sekulan baino handiagoa dela adierazi dute, gerlaren ondorioz bizitzaren kostua azkar emendatu dela argumentatuz. Zioten: “Erosketa saskiko oinarrizko produktuak %40ez baino gehiago kariotu dira. Argia, gasa, etxebizitza eta menpekotasuna ere ikaragarri garestitu dira”. Erretreta apalak dituztenen kopuru handia emazteak direla oroitarazi dute. Pentsiodunen mugimenduak Jaurlaritzari hiru eskaera egin dizkio. Batetik, SMIarekin...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/21

Herriko Etxe euskaldun mankomunitatea

A.E.

Otxandion iragan Udalerri Euskaldunen Eguna
Otxandion%20iragan%20Udalerri%20Euskaldunen%20Eguna

Udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Otxandioko Herriko Etxeak antolaturik, “Udalerri Euskaldunen Eguna” Otxandion ospatua izan da (Bizkaia). 121 Herriko Etxe UEMAn dira. Antolatu egunean errana izan da: “Udalerri euskaldun guzien eguna da, ez UEMAko kide direnena soilik”. Gaur egun, guzira 175 udalerri euskaradun inguru dira, biztanleen %70etik gora euskaraz hitzegiten dute.

Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Aingeru Mimentza Euskalgintzaren Kontseiluko komunikazio arduraduna, 125 bat auzapez eta hautetsirekin batera, bertan bildu dira. Martin Aramendi UEMAko lehendakaria etorkizuneko erronkez mintzatu da, ezinbestekotzat jo du euskararen sustatzeko urgentziazko hamar neurri lehenbailehen indarrean jartzea.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/21

Gasteizko elizbarrutian 52 apezen gutuna

A.E.

Azken egunetan Gasteizko elizbarrutian giroa anitz mindu da, apez talde baten eta Juan Carlos Elizalde apezpikuaren arteko mezu gurutzatuen ondorioz. 52 apezek gutun bat bidali diote Gasteizko Elizaren buruari, “autoritatez” jokatzea leporatzen diote, bai eta azken urteetan diozesa muturreko jarreretara eramana izatea salatzen dute. Gutunean, apezek diote “umiliatuta eta etsituak sentitzen gara”, ondorioz mesfidantza giroa sortua da. Kritiken artean, apezpikuak Arabako seminariora ekarri dituen apezgaien profila ere aipatua da. Ondorioz, etsipena eta kezka handitu dira.

Juan Carlos Elizalde apezpikuak entzun kritikak biziki gaizki hartu ditu, akusazio guziak ukatu ditu. Apez taldearen jarrera gaitzetsi du, “alferrak izatea eta bazterrak nahasten” aritzea leporatu die.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/21

Behiak Sorogaineko alhapidetan

A.E.

Aspaldiko ohidurak segituz, 1785ean Elizondon izenpetu eta 1856an berretsi akordioaren haritik, Erro, Baztan, Erroibar eta Baigorriko hazleek urria arte Sorogaineko alhapidetara beren behiak eramaten dituzte. Aurten urria arte Erroibarreko 18 hazlek 277 zaldi eta 398 behi bortura eraman dituzte. Maiatzaren 23an, Urepeleko markaren ondotik, Baigorri araneko hazleen aldi izanen da: 140 bat behi buru sartuko dira Sorogaineko zerkoan. Uztailean kabala gehiago sartuko da, ardien aldi izanen baita.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/21

Gazte diplomadunen lanpostuak

A.E.

ADEGIren azken txostenaren arabera, Gipuzkoan unibertsitateko %47a diplomaduna da eta Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunak %20. Guzira, ikerketaren arabera, unibertsitateko ikasketak egin dituztenek 4.700 lan kontratu inguru ordezkatzen dute, 1.900 inguru Goi Mailako Lanbide Heziketa, 2.400 Erdi Mailako Lanbide Heziketarako eta 900 inguru batxilergoa ala maila apalagoa dutenenak. Aipatzen da diplomadunen galdea handia dela, zientziari, teknologiari, ingeniaritzari eta matematikari lotu ikasketena. Kontratazio gehienak industria-ingeniaritzan, elektronikan, informatikan, datuen kudeaketan, adimen artifizialean, ziber-segurtasunean eta multimedia arloan dira. Goi Mailako Lanbide Heziketan, gehien eskatzen diren arloak fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, informatika eta komunikazioak, instalazioak eta mantentze lanak eta enpresen kudeaketan dira.

Gipuzkoan, 2026rako sektore pribatuan 9.900 lan kontratu inguru aurreikusiak dira, horietan 4.600 enplegu...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/05/21

Corella urdandegi erraldoiaren kontra

A.E.

Nafarroako Alesbesen kokatzen den Riberporc enpresak Corella herrian urde gizendegi proiektua aurkeztu du, urtean 7.232 urde gizentzeko ahalmena ukanen du. Corellako Herriko Etxea proiektuaren kontra agertu da, airearen eta uraren kutsadura, pixa ala ongarri usainak jasan beharko dituzte herritarrek. “Proiektuak ez dio ezer ekartzen lurraldeari salbu kontaminazioa eta bizi kalitatea kaltetzea”.

...

Irakurri segida

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016