Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Maiatzaren 21a

Pailazo eta mago - Elektro festibala

Pailazo%20eta%20mago%20-%20Elektro%20festibala

Pailazo eta mago

Maiatzaren 29an ostiralez (17:30), Arberoa ikastolak haurrendako programa ederra proposatuko du: lehenik Pontx pailazoa eta ondotik Tor magoa. Sartzea 5 eurotan, jatekoa eta edatekoa segurtatuak.

Elektro festibala

Kostaldetik datorkigun Reflexion elkarteak Donamartiriko krestetan antolatzen du festibala maiatzaren 29tik 31rat. Xehetasun gehiagorentzat, joan festival.reflexion-rfx.com/fr webgunera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016