Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026ko Maiatzaren 21a

Parropiako berri - Musikaldi - Tailer huste - Erakusketa - Pilota - Ganer huste

Ramon Ruiz Cabestany
Ramon%20Ruiz%20Cabestany

Parropiako berri

Igande huntan, parropian bataioko agintzen erreberritzea iraganen da Jatsuko elizan, herriko bestak kari (10:30). Ondorioz Uztaritzeko meza (9:00) emana izanen da. Biharamunean beila eguna da Salbatoreko kaperara. Oinez joanen direnak abiatuko dira Jatsuko plazatik (9:30) eta gero mezak segituko du kaperan.

Musikaldi

Ortzirale huntan, 22an, musikaldia izanen da Heraitzeko kaperan (18:30). Lehen partean entzunen dira garai bateko musika barrokoak lehengo musika tresnekin eta kantuekin. Bigarren partean musika klasikoan entzunen da hirukote bat: Philippe Daoulas (korda baritonoa), Quitterie Lafargue eta Thierry Darrigrand. Sartzea 12 eurotan finkatua da. Argitasun gehiagorentzat kontaktua da: anneheub@wanadoo.fr.

Tailer huste

Maiatzaren 23tik 25era erakusketa salmenta antolatua da Haltya jauregian. Nicole Rousseau andereak egiten du bere akuarela eta margoen tailer hustea. Erakusketa bisita daiteke hiru egun horietan (10:00-19:00).

Erakusketa

If Matxikotek erakusketa sarrarazi du tTok bere arte lekuan. Oraiko gomita Ramon Ruiz Cabestany zizelkari eskultorea. Hogoi bat zizelkatura lan emanak izanen dira, lema dutela “Beldur izan eta miretsi”. Obra horietan maitasunez, isekaz eta ironiaz “Naturaren handitasuna” eta hura menderatu nahi duen gizaki errudunaren deuseztasuna eta bakartasuna kontrajarriak dira. Erakusketaren estreinaldia izanen da ortzirale huntan, 22an (19:00), eta egonen da uztailaren 9a arte. Bisita tenoreak dira: asteartea (17:00-20:00), asteazkena (9:00-16:00), osteguna (15:00-18:00) eta ere hitzordua hartuz telefono huntara: 06-01-98-00-24. Helbidea: Joaniskobaita 1 Purguko kurutze plaza 64480 Uztaritze.

Pilota

Plaza laxoko partidek nekez segitzen dute aro txar horiengatik. Halere bi joko garbi partida jokatu dira Bilgunen joan den igandean, biak helduen mailan eta bi garaipenekin Kapito Harrirentzat. Lehen taldea nagusitu zaio Baionari 40/28 eta bigarren taldea ere Luzeaneri 40/21. Beste partidek segituko dute aroaren arabera.

Ganer huste

Idekia eskola publikoko gurasoen elkarteak ganer hustea antolatzen du igande huntan, 24an egun osoan Kiroletan. Jateko eta edateko segurtatuak izanen dira tokian berean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016