Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Maiatzaren 21a
“Perkainen haritik” - Liburu aurkezpena - Andaluziako jaialdia
“Perkainen haritik”
Maiatzaren 26an (20:30), aukera emana da bideo-dokumental horren ikusteko, Le Select zineman.
Liburu aurkezpena
Maiatzaren 28an (19:00), “Deiadarra” liburuaren aurkezpena eginen da Aritz Ibarra egilearekin. Azokaroaren karietara antolatu ekimen hau mediatekan iraganen da.
Andaluziako jaialdia
Eta bidaiatuko bagenu… Donibane Lohizunetik atera gabe? Maiatzaren 20tik 25era, hiriak Andaluziako jaialdiaren erritmoan bibratuko du. Duela 30 urte baino gehiagotik, Mendekoste asteburuko hitzordu saihestezin honek tradizioa, kultura eta lagunarteko giro gozoa uztartzen ditu. Egitarau oparoa, urririk eta guziei irekia, haur zein helduentzat!











