Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Maiatzaren 21a
Mintzaldia - Luminiscence - Maiatzeko Baionan Kantuz - Kontzertua - Museoen europar gaualdia - Gurutze Gorriak ateak zabalik - Haur koru kontzertua - Ttipien tenorea
Mintzaldia
Maiatzaren 21ean (18:30), “Txomin Peillen-en olerkigintza” gaiaren inguruan ariko dira Sabin Oregi “Nire olerki guztiak” bildumaren egilea eta Joseba Sarrionandia idazlea. Olerki batzu irakurtuak izanen dira. Hitzordua Biltxokon emana da.
Luminiscence
Maiatzaren 22tik 26ra, mundu osoan milioi bat ikusle baino gehiago harritu ondoren, Luminiscence lehen aldiz Ipar Euskal Herrira iritsiko da. Bideo mapping monumentala, narrazioa eta zuzeneko musika uztartzen dituen 360°-ko ikuskizun murgiltzaile hau Baionako katedralean ikusten ahalko da, eraikina artelan bizi bihurtuz. Anne Etchegoyen-en parte hartzearekin. Asteazkenetik larunbatera (21:00), sartzeak 10 euro kostako du.
Maiatzeko Baionan Kantuz
Betiko kantuen usain goxoa duke maiatzeko Baionan Kantuzek, www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan zintzilikatua den programa lekuko. “Eperra”, “Goizean goiz jeikirik”, “Gora ta gora beti”, “Ez ez dut nahi”... hainbat kanturen izenak, bozek elkartzen dituztenak, gogoz dakizkigun ezin ahantzizko hitzak harmonia betean emaiten ditugula. Bainan berrixeagoak ere izanen dira, San Martin azken larrosa edo Xorrotxak bezalakoekin, Baionan Kantuz daraman Tuntunak urtetik urterat gehitu dituenak errepertorioan... 29 urte hauetan. Eta joan den hilabetean adin hori lorioski ospatua izan ondoan, Baionak segituko du izaiten euskal kantu herrikoiaren bilgunea eta berritzailea, urteburu hortan lehen aldikoz kantatu “Betoin lore” kantuarekin adibidez. Beraz larunbat arte (11:00), Euskal Museo aitzinean.
Kontzertua
Maiatzaren 23an (16:30), Ekhi Lambert Hiribarneko mediatekan ariko da. Sartzea librea. Xehetasunentzat: 05-59-59-17-13.
Museoen europar gaualdia
Maiatzaren 23an (18:00), Euskal Museoak gaualdi berezia antolatuko du. Museoa urririk izanen da bildumen artean gau ibilbidea proposatzeko (18:00-23:00). Horrez gain, “Klasea, obra!” museoa bertsotan izanen da (19:00), Baionako Jean-Moulin eskolako CM-ko gela elebidunetako ikasleek Euskal Museoko gela ezberdinetan bertsoak emanen dituzte.
Gurutze Gorriak ateak zabalik
Baionako Gurutze Gorriak herritarrei zuzenduriko jardunaldi berezia antolatuko du maiatzaren 23an, larunbatarekin (10:00-17:00), Askatasunaren Plazan. Ekitaldia Frantziako Gurutze Gorriaren jardunaldi nazionalen baitan kokatzen da, maiatzaren 23tik 31ra iraganen direnak.
Egun osoan zehar, publikoak aukera ukanen du Baionako tokiko unitatearen jarduerak ezagutzeko, boluntarioekin mintzatzeko eta elkartearen eginkizunak hobeki ulertzeko. Horretarako, hainbat informazio-gune eta animazio antolatuko dira, besteak beste musika, dantza (mutxikoak) eta haur baita helduentzako jarduerak.
Ekimenaren helburu nagusiak hiru dira: Gurutze Gorriaren tokiko lana ezagutaraztea, boluntario berriak erakartzea eta elkartasun-ekintzak sostengatzeko diru-bilketa egitea. Bilduriko dohaintzek elikagai-laguntza, kale-ibilaldi solidarioak, laguntza soziala eta lehen sorospenen prestakuntza bezalako ekintzak finantzatzen lagunduko dute.
Baionako Gurutze Gorriak herritarrak gonbidatzen ditu elkartasunaren, partekatzearen eta herritar engaiamenduaren inguruko egun atsegin honetan parte hartzera.
Haur koru kontzertua
Maiatzaren 24an (17:00), Landarbaso haur korua Michel Portal antzokian ariko da, Maddalen Dorronsororen zuzendaritzapean. Sartzeak 10 eta 14 euroren artean kostako du 14 urtetik gorakoentzat.
Ttipien tenorea
Maiatzaren 27an (10:30), Hiribarneko mediatekan ipuinak kondatuko zaizkie 0 eta 3 urte arteko haur euskaldunei. Sartzea libre.











