Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2026ko Maiatzaren 21a

Liburu aurkezpena - Xiberoko botzaren kanpaina

Xiberoko botzako obrak
Xiberoko%20botzako%20obrak

Liburu aurkezpena

Hebentikenean Maulen XIT (Xiberoko Irakurle) taldea bilduko da eta kümitzatzen zütüe Mikel Soto iruindarraren liburu aurkezpenera: “Mirande Herriminez ezin-minez” (Elkar), Mauleko Hebentikenean (4, Matalaz karrikan), maiatzaren 27an asteazkenez (18:30). Ondotik pintxo trago alkarrekin...

Jon Mirande, Parisen sortu xiberotarra (1925-1972), XX. mendeko euskal literaturan bihurgune, zabalgune.

Itzal-argiz beterik, itzal handikoa, itzal bihurtu, ekia itzali gabe bera itzali...

Eta euskaldunak zer, haren itzal ote gira, itzalean uzteko?...

Xiberoko botzaren kanpaina

Maule-Lextarren sortürik 1982an, Xiberoko botza irrati alkarte bat da. Hüilaneko hedabide honek eüskaraz, xiberotar eüskalkian hitza hedatzen dü. Euskal irratiak sarearen parte da Irulegiko irratia, Gure Irratia, Antxeta Irratia eta Amikuzeko irratiekin batean.

Hatsarrean lagünzaleek baizik baldin baziren irratia biziarazten, orai 5 langiler batzarri egiten dü bere Victor Hugo karrikako egongian Maulen. 2000. urtean Zinka ostatü aldegainean instalatü zen irratia eta denboran lehen obra zonbait egin ziren.

Gaur egün, Xiberoko botzaren egoitza oso zahartürik da, nahi ala ez, berritze lan handiak behar dütü: elektrizitate, selaurpe, zoladüra, isolatze, menüseria, berogailü, pintrüa, xahagela, komitate, müble; dena 70.000€ kosta leiteke. Berritze ezinbesteko horien finantzatzeko, crowdfunding sos biltze kanpaina abiarazten dute: www.helloasso.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016