Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Maiatzaren 21a

“Hemen telefona dezaket” - Mus txapelketa - Amen pesta

Hemen%20telefona%20dezaket%20-%20Mus%20txapelketa%20-%20Amen%20pesta

“Hemen telefona dezaket”

Joan den astean aipatu “10 egun pantailarik gabe” ekintzaren osatzeko, huna zer eskaintzen den Hazparnen. Beranta, autobus huts egite, telefonoaren ahanzte, ustekabe... batzuetan telefono dei batek familia lasai dezake. Holakorik gertatzen bazaie gazteei, dispositibo berria sortu dute komertsant batzuek. Gazteak joan daitezke kitorik haiengana telefonatzera hurbileko norbaiten abisatzeko. Komertsantek dei hori onartzen dute behin behineko, gaztea atxiki gabe eta beste erantzukizunik gabe. Elkartasuna, hurbiltasuna eta konfiantxa dira egitate horren helburuak. Berri hori eskoletan hedatua izanen da. Bakotxari da orain bere haurrarekin hortaz mintzatzea.

Komertsant parte hartzaileek irudi hau emanen dute agerian.

Mus txapelketa

Human’Isa elkarteak munduan gaindi gosea jasaiten dutenak laguntzen ditu. Egitate hortan segitzeko dirua behar duelako gertakari desberdinak antolatzen ditu. Horietarik bat iraganen da Hazparnen maiatzaren 23an Mendeala gelan: mus txapelketa. Izen emaiteak (25€ bikoteka) arratsaldean hasiko dira (14:00) eta zoingehiagoka bera ondotik (15:00). Irabazleek 400€ ukanen dituzte eta finalistek 200€. Jateko eta edateko izanen da han berean.

Amen pesta

Maiatzaren 31n ospatuko da amen pesta eta karia hortara opariak egiteko, hiru artisauk sortu obrak erakutsiko dituzte Choribit gelan. Huna zer izanen den: “Viens on sème” hazi eta loreak, “Kreagoxo” eskuz egin harribitxiak, “Candelstoriesbychloe” eztia eta kandelak.

Maiatzaren 26tik 30era idekia izanen da (9:30-12:00 eta 14:30-18:00) eta larunbat goizean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016