Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Maiatzaren 21a

Su Talka - Antzerkiaren Maiatza - Plataforma

Deabru Beltzak
Deabru%20Beltzak

Su Talka

Maiatzaren 23an (23:15), Deabru Beltzak konpainiak Su Talka aurkeztuko du herrian zehar, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarrituriko sorkuntza: Altsasuko Inauteriak. Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu, irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurturik. Erritmoa eta sua, konpainia horren ikur ezaguterrazenak, milaka urteko inauteri honen esentziarekin bat egiten dute, garai, hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko talkaren bidezko ikuskizuna sortuz.

Antzerkiaren Maiatza

Antzerkiaren Maiatzaren 41. edizioa maiatzaren 21etik 24ra iraganen da, egitarau aberatsarekin. Chimères antzerki taldeak sortua eta Herriko Etxeak lagundua, festibala emeki-emeki garatuz joan da, 2000.eko hamarkadatik goiti, eremu publikoan beste molde artistiko batzuk hartzeko: antzerkia, zirkoa, dantza, musika, bai eta lagunarteko topaketa anitz, Gaztelu Zahar frontoiaren inguruan nagusiki, baina baita herriko auzo eta kultur gune ezberdinetan ere.

Emanak izanen diren ikusgarrien artean, guziak urririk izanen dira baina horietako batzuek leku mugatuak dituztenez, beharrezkoa da erreserbatzea bai linean, bai Mendi Zolan kulturgunean (maiatzaren 22ko, 13:00ak arte) edota festibal garaian harreran bertan (maiatzaren 22ko arratsaldea, 23 eta 24an).

Egitarau zehatza www.hendaye-culture.fr webgunean aurki daiteke.

Plataforma

Hiriak plataforma berezia jarri du herritarren eskura, arazoen berri eman eta bizi-ingurunea hobetzen laguntzeko: esku-hartze arloan, garbitasunean, bide-sarean, argindarrean, berdegunetan, seinaleztapenean,… Plataforma aurkitzeko: hendaye.kasuklik.fr.

Oroitarazten da Euskal Elkargoa dela hondakinen, uraren eta garbitze kudeaketan eskumena duen erakunde bakarra. Zerbitzu horiekin loturiko arazo edo disfuntzioen berri emateko, jo Elkargoko tresnetara.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016