Ba ote dakixu? | 2026ko Maiatzaren 21a

Aupa Txuri-Urdinak! (¾)

Gilen Bacho

Reala 1967an lehen mailara berriz igan zen eta maila horretan 40 urtez egon, bere urte ederrenak 1980ko hamarkadan bizituz. 1974ko azaroaren 18an, txuri-urdinek beren lehen partida Europako kopa batean jokatu zuten, Banik Ostravaren kontra. Ondoko urteetan ziren erreserba taldeko (“El Sanse”) etorkizun handiko gazte jokalari zenbait lehen taldean barneratu zituzten, haien artean, 1978tik goiti, Alberto Gorriz atzelaria, hamabost urtez ariko zena Realarekin (txuri-urdinekin partida gehienak jokatu dituen jokalaria da orain arte).


“Garai loriosa”

1979an, Reala Ligako 4. izan zen eta berriz UEFA-ko kopa jokatzeko kalifikatu zen. Ormaetxea entrenatzailearen agintepean, Realaren “garai loriosa” ideki zen. 1979-1980ko denboraldia Realaren historian ederrenetarik izan zen, txuri-urdinek ez baitzuten partida bat ere galdu Ligako 32 lehen partidetan! Borroka oroigarria izan zen Real Madrilekin baina azkenean Madrilgo taldea zen txapeldun atera puntu batez. 1980-1981eko denboraldiko lehen hilabeteak ez ziren hain ongi iragan, hamar partida bukaera aitzin Reala bakarrik 7. baitzen, baina “mirakulua” gauzatu zen. Txuri-urdinek sei partida bat-bestearen ondotik irabazi zituzten eta lehen bihurtu ziren. Azken partida Gijonen jokatua izan zen, eta Realak bederen berdinketa erdietsi behar zuen txapeldun izateko. Baina azken minutuetan txuri-urdinek 2-1 galtzen zuten eta Real Madrilek jada kasik titulua ospatzen zuen. Hor zuen, ez dakigu nondik jina, azken segundoetan, Zamora golegileak txapelketako gola sartu, txuri-urdineri haien lehen Liga oparituz. Ondoko urtean, 1982an, Realak berriz Liga irabazi zuen, azken partidan oraino, baina aldi huntan etxean, Atotxan, Bilboko Athletic Club lehiakide historikoaren kontra (bi ondoko ligak irabazi zituena, euskal futbola nagusi zen!), ez zitekeen gehiago galdegin!


Europako kaskoetatik Errege Kopara

1982-1983ko denboraldian, Realak ez zuen Liga ona egin (7. finitu zuen) baina lehiaketetan ibilbide ederrak egin zituen. 1982ko abenduan, txuri-urdinek Supercopa de Españako lehen edizioa irabazi zuten Real Madrilen kontra, 4-0 irabaziz Atotxan. Sustut, Europako txapelketa nagusian (Txapeldunen Europako kopan), Reala finalerdiraino heldu zen. Finala (Platiniren Juventusen kontra!) zinez hurbil zuen baina Hamburgeko taldeak Reala kanporatu zuen azken minutuetan (txuri-urdin guzientzat, alemaniar golegilea jokoz kanpo zen!). Reala ez zen sekula gehiago Europako zeruetan hain gora ibiliko (bere bigarren emaitza hoberena 2024an lortu zuen, Txapeldunen Ligako zortzirenetan galduz PSG-ren kontra) eta emaitzak txarragoak izango ziren ondoko urteetan. 1985ean, Ormaetxeak bere lekua utzi zion Toshack gales entrenatzaileari, Realaren historian sartu zena 1987ko Errege kopa irabaziz Atletico Madrilen kontra, 2-2 eginez eta tirakoetan irabaziz (azken finalean bezala!). Arkonada atezainak zuen penalti erabakigarria gelditu, donostiar heroia bilakatuz (“No pasa nada, tenemos Arconada”). 1987-1988ko denboraldia bikaina izan zen ere baina titulurik gabekoa, Reala Ligako bigarren izan baitzen eta Errege kopako finala galdu baitzuen Bartzelonaren kontra.

(Kronika honek hiru zati beharrak zituen baina ororen buru lau ukanen ditu, laugarrena datorren astean)


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3835. zbk

Gure Hitza | 2026/05/21

Orroka

Peio Jorajuria

Herri Urrats ororen buru aro eguzkitsuarekin iragan zitzaigun, Senpereko lakuaren inguruan. Arrastiriko uhar soila laster gainditzen zuela “goizero irrifarra ahoan” dabilan Janus Lester talde nafarrak, eguzkia ezarriz aitzinean zaukan fan andana handiaren begietan. Egun osoan lakuaren orroak altxatu ziren. Aurtengo kantuak galdera hau egiten zuen orori: “Ez al duzu entzuten orroka laku bat?” Euskaltzale guzien metafora bilakatu da Senpereko lakua, maiatzeko bigarren igandean plazaratzen diren euskararen aldeko aldarrikapenen bihotza bihurturik. Alabaina, Paristik gaur datorren “haize txarrari” fermuki egin behar zaio buru, dio Seaskak, eta ekain hastapenean manifestaldi bat antolatuko du Bordelen. Kargudunek entzunen ote dituzte orro ozen horiek?

Bidenabar erran dezadan laku hori orroka hasi aitzin, orain dela mende erdia pasa hor bertako laborariak zirela orroka ari izan, beren lurrez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016