Han eta Hemen | 2026ko Irailaren 03a
Eskola garraioen berrikuntzak
2026-2027 ikasturteko eskola-garraioetarako izen-emateak abuztuaren 2a baino lehen egin behar ziren. Artikulu honetan, TXIK TXAK sareak bere webgunean irailaren 1etik aitzina iragarri dituen eskola-garraioetako aldaketa nagusiak bildu ditugu. Hain zuzen ere, hainbat berrikuntza ezarriko dira Basusarri, Donibane Lohizune eta Hendaia inguruko lineetan.
Basusarriri dagokionez, 148 eskola-lineak Miarritzeko geltokia, Arrangoitze, Basusarri eta Angelu zerbitzatzen segituko du, eta Baionaraino luzatuko da, Lauga arte.Irailaren 1etik aitzina, 76 lineak RD932 errepideko autobusentzako bide berria erabiliko du, Lamigue bidearen ordez. Goizean, Baionarantz joatean, denbora-irabazia 8 eta 12 minutu artekoa izanen dela aitzin-ikusten da.
Donibane Lohizuneren kasuan berriz, Hendaia eta Chantaco artean, 140 eskola-linearen ordez 4 linea erregularra ibiliko da, Chantaco eta Sainte-Marie kolegioak baita Saint-Thomas d’Aquin, Maurice Ravel eta Ramiro Arrue lizeoekin lotura egiteko.Aldaketetan, 30 minutu guziz autobus bat izanen da eta linea egun osoan Chantaco arte luzatuko da, Donibane Lohizuneko autobus-geltokia zerbitzatzen segituko da, TXIK TXAK 28 urtez azpiko harpidetzarekin edo noizbehinkako txartelarekin bidaiatzeko aukera izanen da, aitzinetik izena eman behar izan gabe, eta azkenik, goizeko eta arratsaldeko puntako orduetan hainbat ibilgailu jarriko dira martxan.
Urruñatik Donibane Lohizuneko ikastetxeetara joateko, 1212 eta 1216 lineen ibilbidea aldatuko da, estadioa eta RD810 herrian geldialdiak segurtatzeko. 1208 eta 1215 ibilbideak ez dira aldatuko. Hendaiatik Donibane Lohizuneko ikastetxetara buruz joateko berriz, 1218 eta 1213 lineak ez dira aldatuko. 145 linea aldiz, Hendaiako zentro komertzialetik abiatuko da orain.
Hendaiako Irandatz kolegioari dagokionez, 147 eta 137 lineak fusionatuak izan dira. Linea berriak Biriatu, Irandatz kolegioa eta Aizpurdi Saint-Vincent zerbitzatzen ditu. Ordutegiak kolegioaren ordutegietara egokituak dira. Sektorearen arabera, 14. linea erregularrak ere Irandatz kolegiora iristeko aukera eman dezake.
Bestalde, ezgaitasun bat duten ikasleek garraio egokitua eskatzeko aukera dute. Eskabidea Departamentuari egin behar zaio, posta elektronikoz: transports.autonomie@le64.fr edo telefonoz: 05-59-11-43-19 (ordutegia: 8:30-17:00).
Informazio gehiagorentzat: www.txiktxak.fr.






