Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Irailaren 03a

Heriotze eta Atxiki tailerrak

A. X.

Heriotze

Agorrilaren 6an jakin dugu Jean Elgart, Gaztarreineko semea hil dela Labennen, 76 urte zituen. Mimizanen bizi zen. Urepelen ehortzia izan da. Doluminak eskaintzen ditugu Gaztarreineko familiari. Agorrilaren 19an aldiz, Gaxuxa Fernandez-Charlet, Urriztiko etxeko anderea pausatu da 97 urtetan. Emazte xume eta langilea, beti umore onean agertzen zena, nahiz jasan dituen harek ere pena frango bere bizian. Gure doluminak bere haur, haur ttipi, haurride, iloba eta familiakoeri.

Atxiki tailerrak

Atxiki zerbitzuko psikomotrizitate eta memorio tailerrak hasiko dira berriz buruilaren 8an, abenduaren 8a arte. Asteartetan izanen dira (9:15-10:30), Amerikanoinean, 60 urtez goiti duten jendeeri irekiak dira.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016