Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Irailaren 03a

AZTARNA euskal dantza ikusgarriak argazkia, Brik à Brak eta Itsasuko itzulia

AZTARNA%20euskal%20dantza%20ikusgarriak%20argazkia_%20Brik%20a%20Brak%20eta%20Itsasuko%20itzulia

AZTARNA euskal dantza ikusgarriak argazkia

Duela hamarkada batzuk, Itsasuko karriketan eta plazetan, Dantza Luzea herriko ospakizun handien parte zen. Dantza ez zen mugimendu hutsa: herri baten nortasuna, elkartasuna eta transmisioa adierazten zituen. Ikuskizun honek 1970eko hamarkadara eramaten gaitu, garai hartako giroa eta ohiturak berpiztuz. Ordubeteko emanaldi honek garai hartako Dantza Luzea berrinterpretatzen du, bikote dantzak, makil dantzak eta beste hainbat euskal dantza tradizionaletatik heldu diren dantzak uztartuz.

Musika, artxibaturiko Dantza Luzearen partituretan oinarritzen da. Entzun ahal izango diren hainbat pieza berri, gure musikariek bereziki ikuskizun honetarako sortu eta konposatuak dituzte. Dantzari eta musikariek elkarrekin, herri oso baten historia kontatzen dute. Ikuskizun hau, omenaldi bat da Itsasuko dantzariei, tradizio hau bizirik mantendu duten guziei eta etorkizuneko belaunaldiei bideratua. Iraganaren eta orainaren arteko zubi bat, gure erroak gogoratzeko eta partekatzeko gomita. Bi emanaldi izanen dira Itsasuko Plazan. Irailak 6, igandez (16:30) "Har'eman", Zarena Zarelako, (17:00) "Aztarna", Ataitze (18:00) Utxaranga. Irailak 12, larunbatez (20:00) "Hastapenetik", Itsasuko helduak, (20:30) "Aztarna", Ataitze, (22:00) Lapatina, Kalabazan.

Brik à Brak

Merkatu hau antolatua da bi egunez irailaren 12-13an Sanoki gelan. Integrazio batzordearen alde.

Itsasuko itzulia

Irailaren 13an, igandez, eginen da Itsasuko itzulia. Aurtengo edizioan kirola eta harremanaren inguruko ekitaldia ezagutu behar liteke. Bi lasterkaldi proposatuak dira: 28 kilometro luze eta 1.570 metro gorabehera, ibilbide dorpe eta basa, mendiko balentriak gustukoak dituztenentzat. 16 kilometro luze eta 825 metro gorabehera, ibilbide dinamikoa eta atsegina. Itsasuko itzuliaren saihets ezinezko ibilbidea, oinezkariekin partekatzen dena: motzagoa bainan erritmoz betea eta ikusgarria.

Oinezkarientzat bi ibilaldi proposatuak dira: 16 kilometrokoak lasterkarien ibilbide berdina gorago agertu bezala. 10 kilometroko ibilbidea eztiago, herriko bazterren ikuskatzeko parada atsegina. Lau ibilbide horietan bakotxak bere gustukoa kausituko du. Indar guziak emanik mendian, partaideak gelditzen ahalko dira entrekosta patata frita plateraren itzulian, elgarbizitza une azkarra bilakatua baita apairu hau. Lasterkari, oinezkako, sustengatzaile: Itsasuko Itzuliko taldeak ematen dizuete hitzordua aurtengoekitaldiarentzat, gogoz eta umorez beterik.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016