Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Irailaren 03a
Elkarteen eguna eta Eskubaloia
Elkarteen eguna
Herriko Etxeak antolatzen du Irisarriko plazan, buruilaren 5ean, larunbat goizean (9:30-12:00) elkarteen eguna, herriko biztanle berrieri ere ongi etorria eginen zaie. Irisarriko elkarte guziak gomitatuak dira, elkarte batean sartu nahi dutenentzat izanen da hauta. Herri auzoko biztanleek ere, gustuko elkartean sartzeko parada ukanen dute.
Eskubaloia
Eskubaloiko sasoina berriz hasi da, eta joan den larunbatean, gizonetan, lehen taldea arizan da, Arcachon-en, Frantziako koparen lehen itzuliaren kondu. Irisartarrek galdu dute, 30-25. Heldu den larunbatean, Nazional 2.ko xapelgoa hasten da, irisartarrak joanen dira Territoire Charentes-era (19:00). Bestalde, eskubaloian jokatu nahi duenak Irisarrin, Airoski gelako bortak handizki idokiak ditu!





