Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Irailaren 03a

Besten bilana eta ostalarien eskerrak

Bestetako afaria
Bestetako%20afaria

Besten bilana

Agorrilaren 14tik 17ra iragan ziren herriko bestak ongi pasatu dira, bilan baikorra egiten dute komiteko kideek. Jende anitz hurbildu zen prestatu zituzten afariak, aperitifak eta kontzertuak gozatzera, eta haien artean Maskak taldearena bereziki preziatua izan zen, kalitatezkoa eta dinamikoa izan baitzen.

Maleruski ber egunean, arratsaldeko taldeak, Sutargi erromeria, ezeztatu zuen bere kontzertua azken momentuan komite kideekin gaizki ulertze batengatik, iduriz… Beharrik bardoztar gazte talendutsu batzuk haien musika tresnak hurbil zituzten eta hasi ziren txirula, eskusoinua eta cajon jotzen taldea ordezkatzeko eta giroa atxikitzeko. Milesker haiei.

Bestalde, azpimarratu behar da herriko elkarteak ohoretan izan zirela, bereziki larunbatean, izan Bardozen Kantuz eguerdiko kantaldiarekin platanoen azpian, Uhaldean arratsaldeko pilota partidekin frontoian, edota Lagunekin dantza ikusgarri tradizionalarekin plazan. Horrelako erakusleihoa ukaitea eta atxikitzea zinez inportantea da haientzat, eta elkarteen arteko harremanak behar dira indartu besta ederrak ukan ditzagun.

Aroaren aldetik, xantza ukan dugu aurten, iaz bezalako berote handirik ez baita izan, eta aktibitate guztiak zein suziriak mantenduak izan baitira.

Besta komiteak beroki eskertu nahi ditu aurtengo besten arrakastan lagundu duten guziak, elkarteak, merkatariak eta biztanleak, herriko kantonierrak, ahantzi gabe, goizero-goizero han baitziren plaza garbitzeko. 2027an hitzordua ematen digute!

Ostalariaren eskerrak

Besta komitea bezala, Juju gure herriko ostalari berriak ere eskertu nahi du nonbrean etorri zen jendea. Berak dioenez, bere lehen bestak biziki ongi pasatu dira, kantonier eta komite kideei esker.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016