Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Irailaren 03a

Heriotze, Ezkontzak, Zirkua, Ikastolak 20 urte eta Erakusketa

Herriarena trinketean agertzen den Monique Berterretcheren argazkia
Herriarena%20trinketean%20agertzen%20den%20Monique%20Berterretcheren%20argazkia

Heriotze

Monique Berterretche, sortzez Oçafrain (Banka Oihansoro Lekaiokoa) zendu da 83 urtetan. Ofizioz farmazialaria, Zaharrer Segi pilota elkarteko arduradun kartsua izana zen luzaz. Bere omentzeko argazkia ere handizki emana da Herriarena trinketeko pareta gainean, Baigorriko pilotaren alde eraman duen lanarentzat eskertzeko.Doluminak Jean-Marie Berterretche senarrari, ahizperi eta familia guziari.

Ezkontzak

Hiru ezkontza ospatu dira Baigorrin, aitzineko astean.Arnaud Youakim eta Floriane Coum, mahastizainak dira, Leizaratzeko bidean dute egoitza, haur baten buraso. Battitt Urrutia eta Ihintza Uranga, Izpegiko bidean bizi, hauek ere haur bat badute. Lezpartze Bortairuko Joel Indart eta Erika Bourdette, bi haurren burasoak, Joel laborari hazle eta Erika erizain laguntzaile. Goresmenak deneri.

Zirkua

Gipuzkoatik heldu den Gure Zirkua jadanik instalatua da Herriko Etxearen ondoan eta 3 emanaldi eskainiko ditu aste hondar huntan: buruilaren 4an ortziralez (18:00), buruilaren 5ean ibiakoitzez (11:00 eta 17:00). Txartelak aitzinetik eskuratzeko, helbide bat: gurezirkua.eus.

Ikastolak 20 urte

Baigorriko ikastolak bere 20 urteak ibiakoitz huntan, buruilaren 5ean, ospatuko ditu Oronozian, egitarau biziki hornitu batekin: hitzaldia (11:30), aperitifa eskainia Gaitistan-ek alaiturik, bazkari alaitua, Ortzaizeko ikastolaren eskutik (13:30), herri jokoak haurrentzat, Gaiarekin (15:00-17:00), (19:00) taloak, kontzertuak: Kalume, Frigo, Dj Getto Lutx +Selekta Rak.

Erakusketa

Urdozeko kaperako erakusketak bere azken agerraldia aste hondar huntan eginen du. Basusarriko Isabelle eta Franck Viallen obrak miresten ahalko dituzue, ardurenean mendi eta bazterrak erakusten dituzten Isabellen margoak eta Franck-en altzairuzko zizel lanak bereziki, ortzirale, ibiakoitz eta igande arratsaldez (14.00-19.00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016