Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Irailaren 03a

Indar jokoak, Pala txapelketa eta Ikastolako berriak

Indar jokoak

Urtero bezala Donamartiriko Arberoa Herri Kirolak elkarteak Donapaleuko festibalean parte hartu du. Bi urtez irabazi ondotik, aurten 2. tokia lortu dute. Segalariek, orga jokoan eta lasto altxatzean 2. tokia hartu ondotik, 4. postua hartu dute zaku lasterkariak eta aizkolariak. Eguna ontsa bukatzeko eta ohore zenbaitekin finitu dute, 22 minutuzko tirakada baten ondotik soka tirako finala irabaziz. Zorionak!

Pala txapelketa

Horra agorrilaren 22an iragan diren udako pala txapelketaren finalen emaitzak.

3. mailan: Finalistak - Larraburu Lucas eta Arotçarena Gexan 16. Irabazleak - Goyhenetche Xan eta Irola Jon 30.

2. mailan: Finalistak - Cornu Cédric eta Etchepare Sébastien 18. Irabazleak - Etchepare Nicolas eta Suzanne Xan 30

1. mailan: Finalistak - Barnetche Jon Iriberry Patxi 15. Irabazleak - Broussaingaray Allande eta David 30.

Ikastolako berriak

Arberoa ikastolak 2026/2027 ikastaroarentzat langile bat xerkatzen du. Lan denbora partzialean izanen da kontratua. Edozein xehetasunarentzat 06-79-41-64-47 telefono zenbakira deitu edo arberoakobulegoa@gmail.com helbidera idatzi.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016