Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Irailaren 03a

Ekoizleen merkatua, Errebote berrian eta Larrungo Koloreak

Ganex

Ekoizleen merkatuko apairua
Ekoizleen%20merkatuko%20apairua

Ekoizleen merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da, denborarengatik egin dute kiroldegian, izigarriko arrakasta izan du manifestazioak, herritar anitz bainan beharba kanpotarra geihago, jateko onak eta ongi prestatuak ekoizleek eginak, eskolaren mahaia ere izugarri ongi, edatekoak eta patata frituak lasai, dena umore onean pasatu da eta antolatzaileak kontent ziren. Orain bertze manifestazioa izanen da Eguberriko merkatua, hazilean.

Errebote berrian

Udako bi hilabetez, pilota, errugbia eta Zazpiak Bat, hiru talde horiek antolaturik, astean bi arratsez izan da pilota, indar joko eta dantza. Hor ere izan da jende, bai eta ere jokoen ondotik ostatuan, edatekoak eta taloak izan dute arrakasta.

Larrungo Koloreak

Elkarteak egin du bere erakusketa, Lur Berri gelan eta gero plazako errebotean bi egunez, Lur Berrin izan dute jende bainan plazan anitz gehiago, margo ederrak baziren ikusteko, artista horiek badituzte merezimenduak holako lana egiteko zeren ez dira profesionalak, bakarrik amaturrak. Biba zuek eta segi hola!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016