Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Irailaren 03a
Liburu aurkezpena, Merkatu gunea, Europa oinez eta Gospel kontzertua
Liburu aurkezpena
Elkar liburutegian irailaren 10ean (19:00) Euskal Errepublikarantz - Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburu kolektiboa aurkeztua izanen da. Manu Robles-Arangiz fundazioa eta ELA sindikatuak bultzatu liburuan Euskal Herri osoko alor sozialeko, akademiako zein sindikalgintzako egileak elkartu ditu. Egungo egoeraren azterketa egin eta, Euskal Errepublika aktibatzeko gakoak mahaigainean ezarriz, besteak beste feminismotik, ekonomiatik, lan arlotik zein lurraldetasunaren ikuspegitik.
Merkatu gunea
Merkatu estalian Herriko Etxeak obrak abiatu ditu, irailaren 4tik harat Roland-Barthes zelaigunean plantatuko dira saltegiak. Hiriak merkatu gunea berritzeko proiektua abiatzen du, salmenta eremuak berrantolatzeko xedea du, estandar tekniko eta osasuntsuak betetzea ahalbidetuko du.
Europa oinez
Amarres elkarteak “Europa zeharkatu oinez” hitzaldia antolatzen du irailaren 4an, ostirala (19:00) Hiri Erdiko MVC biltokian. Samuel Knosp biologoak Gibraltarretik Istanbulerainoko bidaia egin zuen, bakarrik, 18 hilabetez. 7.500km, Europako 10 herrialdetan barna ibiliz. Bidaia hori du kontatuko. Aldi berean, ibiltari horrek bidaian egin dituen argazkien erakusketa bat ere zabalik izanen da irailaren 3an eta 4an, hor berean. Sartzea urririk.
Gospel kontzertua
Baionako tenpluan iraganen da irailaren 12an, larunbata (19:30), Bordeleko Soul Grapes Singers taldearen gospel kontzertua, hau ere Amarres elkarteak antolaturik. 15 kantariz osatua da koru hori, bateriaz eta pianoz lagundurik, Marylène Olivier koruaren zuzendari. Sartzea urririk, parte hartze librea.





