Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Irailaren 03a
Merkatua, Artetxea elkartea eta Xoko txapelketa Harpealde trinketean
Merkatua
Leku aldatze eta gorabehera zenbaitekin uda osoan iraunik, buruilaren 4an, hilabeteko lehen ostiraletan ohi den bezala, merkatu handia izanen da Artetxeko aitzinean (18:00-19:30). Laborari saltzaile guziak jitekoak dira, agian erosleak ere bai. Karia hortara, merkatuaren ondotik, animazio berezia beharra da. Euskal jauziak eta beste emaiten ahalko dira Artetxea gelan. Pintxo eta edariekin giro goxoaren mentura bada denentzat.
Artetxea elkartea
Udako pausaldiaren ondotik jarduerak edo aktibitateak laster berriz abiatuko dira. Irailaren 4an ere, merkatu denboran, jarduera horiek aurkeztuko dira Artetxea gelan.
Xoko txapelketa Harpealde trinketean
43 pilotarik irailaren 11tik goiti jokatuko dituzte partidak: ostiral arratsetan, larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande arratsetan. Joko berezi hori ezagutzen ez dutenak ikusterat jin daitezke, balio du!





