Orotarik | 2026ko Irailaren 03a

Hebenko ta Hanko 2026

Mixel Etxekopar

Hebenko%20ta%20Hanko%202026

Liginagako herrian eta katedralean

Poesia ez da libürüetan bakarrik. Poesia zabilan asteburu hortan Liginagan. Atharratzerik Larraineko bide berriaren ziuntan, Ligira heltzean ohartzen zira Liginaga… hüts egin düzüla! J.Miel Barandiaranek, hilabetea han egonik, nabaritü züan zer aberastarzün zedükan herrixka horrek düala mentea. Jean Etxegoren Elixabeko ostatüko semeak ere bere “lümaz filmatü” züalarik ardien bortüalat abiatzearen marmar ikara ederra, bortü bidea borta aitzinean züalarik. Eta Txinka piztü düe han düala hogei urte, TXINKA alkarteak, bi hitzez biltzeko, kültüra eta konfitüraren josteko! Eta kausitzen düe, adeitsü bezain agüdo haiek! Pentsa! Neskenegünean herritarren aiharia, Bakalau ajoarriero, eta igantean HEBENTIK alkartearen Hebenko ta Hanko ekitaldi xüme bezain paregabea!

Football-Dollarren mundialarenbiharamenean ber moldea, partida bakotx bat: Lehen aldia, atseden-pausa eta bigerren aldia. Eta match ondoko bestattoa! Lehen aldian publikoa ebiltari, ebiltzale, sonü bila: Etxahun Liginaga txülülari zenaren etxondoan, beste aize epaile bat Irabarnekoa. Sagartzeen itzalean Bach-en Partita, Sacha Standenen biolinaz. Claudine Hegiaphalen hitz-xaramela eztindartsüa Etxeberriko barrioan, Albert Ayler-en “Angels” jazz estandarra, Idiarteko soroan, François Corneloupen saxofona baritonaz. Idiartean berriz opera – Carmen zivuple! – Lucie Fouquet sopranoak airealat igorririk, eta ikusliarrek… koroa! Artean oilar bat destenorean, ihiz horak ere ixiltzen, halako ihizeak entzünik! Eta Elixabeko borta aitzinean, 1935ean bezala, etxeko Maite, Denise, Christellek ordünko hitzak arrapizten, hitzak ez beidaizte hil mihian bizi badarabiltzagü.

Dantza jauziak, herritarrek, txülülariak, herritarrak, eta aiharia plazako itzal goxoan, herritarrek hau ere, arrestiri apal biribila. Zalhe zalhea saldü ziren ordüan herriko katedraleko mila leküak (ez dakit zonbat zero ezar…). Eta bastiza erromaniko xarmegarrian gero, gure bost artista-ofizialeen emanaldia. Ahaide delizius hontan, eta zonbat aire delizius, Frescobaldi, Vivaldi, Monteverdi… denetan barroka eta Xiberotar basa barrokaren arteko zübüa, bi-hiru botz desbardinek sinpatia (literalki) edireiten, sokak eta hatsak barne. Nolabait Monteverdi bilakatüz … “Monteverdi from Muskildi” kasik!

Hau da Hebenko ta Hanko üdaldi horrek txerkatzen (eta edireiten) düana funtsean. Hau diet aitortü biharamenean ene “poesia aplikatü” lagüner: hainbeste denbora zen ez genakiala alkarren haidürü ginaudela, Liginagan, Basabürüan, HEBENTIK, irudimenezko lürraldeñi hortan!


Email Facebook Twitter LinkedIn

Orotarik | 2026/09/03

Haziak Idazle

Eline Puyfaucon/Lorena Murillo, Sainte Marie eskola, Azkaine 3. zikloko irabazleak - taldeka

Haziak%20Idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du, aurten 11. edizioa da. Aurten 69 testu errezibitu dira, 200 ikasle inguruk parte harturik. Udan zehar, testu irabazleak Herrian agertuko dira.

Irakurri segida

Orotarik | 2026/09/03

Itsas Bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20Bazterretik

Comete sarea hurbiletik bizi izan dute gure hirugarrenek

Uztailaren 2an, ostegunez, brebetaren estresa ahanzteko, hirugarreneko ikasle boluntarioek Bigarren Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera ukan zuten Comete sarearen bidezidorretik ibiliz. Mendian ibiliz, Pierre Sallaberry historia geografia irakaslearen hitzetan historia landu zuten naturan zuzenean.

1941 eta 1944. urteen artean, Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comete sareak 800 bat hegazkin pilotu Pirinioetako mugaren beste aldera eramatea lortu zuen, Bidasoa ibaia zeharkatuz.

Muga pasa eta, Britainiar kontsulatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehenik Madrilera eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzularazteko. Parte hartu duten 47 kolegioko ikasleek pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete zuten, Urruñatik Bidasoaraino...

Eguraldia lagun, 13 kilometroko mendi ibilaldi eder honen ondotik, Pausuko Xaia ostatuan bazkari goxo...

Irakurri segida


3847. zbk

Gure Hitza | 2026/09/03

Sartzea guretzat ere

Peio Jorajuria

Uda berezia bizi izan dugu: berote, idorte, ur eskaste, sute... Ondoko urte eta hamarkadetan gero eta bortizkiago biziko dugunaren aitzin-gustua. Girondako suteen garaian, argazki batek oihartzun handia ukan zuen. Argazkian, bi lagun Lacanauko aintzira hegiko hondartzan kadira luzeetan etzanak, eguzkitara, aintziraren bestaldean zaukaten ikaragarriko suteari itxura guzien arabera lasaiki begira. Bikote hori, gu guziak gira, politikari, finantzari, enpresaburu, laborari eta jende arruntak, zu eta ni. Gauzen aldatzeko deusik ez badugu egiten, badakigu etorkizuna nolakoa suertatuko zaigun, nahiz gobernuak eta politikariek duten erantzukizun handiena, horien esku baita gaurkoaren eta geroaren kudeaketa. Gure aldetik haatik ez gaiten isilik egon, haiek bezain hobendun baikintezke orduan.

Beste nornahiri bezala, guri ere oporrak bururatu zaizkigu, eta hor gaude gogotsu, indarberriturik. Egiari zor, urte hau orain arte zaila suertatua zitzaigun. Batetik, diru egoera kaskarra....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016