Gure Hitza | 2021eko Abenduaren 02a

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

Azalekoa | 2021eko Abenduaren 02a

Pobreziaren egoeraren argazkia

Asteburu huntan Hazkurri Bankuak beharretan diren pertsonen laguntzeko janari bilketa egin du. Sokorri Katolikoak ere, arduretatik bat zailtasunean diren pertsonen laguntzea du. Elkartea pobreziaren, desberdintasunen eta bazterketaren arrazoien kontra borrokatzen da eta alternatibak proposatzen ditu, ongi komunaren zerbitzurako. Frantses estatuan 72 delegazio ditu, horietan bat Ipar Euskal Herria eta Landesetako parte batean, 450 laguntzailez osatua da. Urtero Frantses estatuan pobreziaren...

Azalekoa | 2021eko Abenduaren 02a

I-ENERekin, trantsizio energetikoa denen esku

I-ENER 2014an sortu zen, herritarrek energiaren boterea berreskuratzeko tresna sortzeko xedearekin. Helburu nagusia da parte hartzaile gehienak biltzea eta aktibatzea, Ipar Euskal Herriko trantsizio energetikoan inbertitzeko gisan. Lehen 4 proiektu fotovoltaikoak 2016an gauzatuak izan ziren: Uztaritzeko bi teilatu publikoetan, Irulegiko egoitza batean eta handiagoa Hendaiako zentro teknikoan. 2017. urtean beste 5 eraikiak izan ziren: Izura-Azmen, Bidarrain, Arrosan eta Makean. Ondotik...

Han eta Hemen | 2021eko Abenduaren 02a

DIASPORA: EUSKARAREN EGUNA.

Diasporari lotua sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dugu ostiral hau, munduko hamaika euskal etxetan oihartzuna duen eguna, eta heietan euskal ikasle direnek bereziki ospatzen dute, baita Etxepare Euskal Institutuak berak munduko unibertsitateetan sustatzen dituen euskara eta euskal kultura klaseetan ere. Besta, elgarretaratze, jolas-egun, kantaldi, poema irakurketak antolatu dira aste osoan munduan ENEren ospagarri. Bizpahiru adibide aipatuko ditugu: AEBn, Idahoko Boisen, Todor...

Azalekoa | 2021eko Azaroaren 25a

Frantziskotarren komentuko freskoetan kolorea berreskuratu

Bere pintzelpean sortu zirenetik, urteak igaran dira, Xabier Egaña artista margolariak kolore pixka bat eman die frantziskotarren monasterioaren barnealdean apaintzen duten bi freskoeri. Urrian Donapaleura etorri da, Charles Massondo herriko auzapeza eta hautetsiek errezebitu dute.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016