Gure Hitza | 2022ko Urtarrilaren 06a

Gora bihotzak!

Etxetik begi bistan ditugu Zerkanbideko peñak. Mendi bizkar bat da Zerkanbide, pottoka, ardi eta ahuntzen alhapide baketsua. Etxetik doi bat urrun eta aldi berean nahiko hurbil. Frangotan botatzen diogu behakoa. Bere gainean bazaukan pago handi bat, etxetik arras ongi ikusten ginuena, tokiko zuhaitz bakarra, zerumugan ospetsu, maiestatez betea. Hari so egoitean, adiskideeri erraiten genien: "So egizue han dagon zuhaitz bakarreko mendiari, bere ezkerraldeko...

Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 06a

"Leader programa": herrieri laguntza

Euskal Elkargoak, "Leader" europar egitasmoaren baitan, euskal mendiaren garapenaren alde, proiektu kolektiboak eta berritzaileak laguntzen ditu. Leader programa horretan 136.000€ko laguntza euskal mendietako 7 proiektu berrientzat banatua izan da.

Leader programa, Euskal Elkargoak gidaturik, 2017 eta 2021 urte artean, 80 proiektu baino gehiago gauzatzea ahalbidetu zuen, elkarte, herri edo(ta) erakunde profesionalen eskutik. Hainbat lehentasunen inguruan plantan jarria da:...

Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 06a

Ekonomia behatokiaren Ipar Euskal Herriko ikerketa

Ekonomiaren Behatokiak Ipar Euskal Herriko langabeziaren eta enpleguari buruzko txostena atera berri du, Euskal Elkargoaren manuz egina izan da.

Ipar Euskal Herriko Ekonomia Behatokiaren 2020ko edizioak, eskualdeko eta estatuko batez bestekoak baino langabezia-tasa apalagoa dela agertzen du. Ekonomia Behatokiak demografiari, enpleguari eta ekonomikoari buruzko zenbait datu agertzen ditu. Horrela, lurraldearen ekonomiaren argazki sintetikoa egiten du, lurraldeko poloen berezitasunak...

Azalekoa | 2021eko Abenduaren 23a

Ikasketak egin eta, Euskal Herrian lan egin!

Aste huntako lehen orrian lekua eman diogu berrikitan psikologo bezala plantatua den Kattina Haran Razin-i. Bere ofizioa Donapaleuko ospitalean eta bere kontu Irisarri eta Larresoron eramaiten du.

Gure Hitza | 2021eko Abenduaren 23a

Urteak aitzina doazela...

Horra 2021eko Herriaren azken alea agertzen dugula, ohartu gabe urtea zirurikan pasatu zauku, marka ona ez girela enoatzen! Aurten ere aktualitate aberatsa ukan dugu, izan politikan, kulturan...edo(ta) kirolan.

Azken gai horietan, joan den astean, Seaska bezala, murgiltze sisteman ari diren eskolek segitzeko ahalmena emana izan zaiela, berri ona etorri da. Eskola publikoetan eta giristinoetan ere murgiltzea lizeoraino gara daiteke. Denen beharra dugu...

Han eta Hemen | 2021eko Abenduaren 23a

2021-2022: laborantzako berrikuntza sarien banatzea

Euskal Elkargoak laborantza alorrean proiektu deialdiaren ondotik, sariak nori emanak izan diren berri eman du. Orotara 205.000€ banatuak izan dira. Laugarren proiektu-deialdia zen, lurraldeko laborantzarekin loturak jarraitzeko asmoarekin, egitasmo berritzaileak lagunduz, ingurumenarekin bertutetsuak eta aktibitatetik ongi bizitzeko aukera emanez.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016