Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 20a
Sortu zenean, Euskal Elkargoak tokiko bizitzan emazteen eta gizonen arteko berdintasuneko Europako Gutuna sinatu zuen.
Bide beretik, aho batez bozkatu zuen arlo horretako ekintza-plana, elkargokotik harat kanpoko batzorde berezia plantan jarri zuen. Bestalde gobernu itunean, bere barne instantzietan feminizazio handiagoa lortzeko parekidetasuna sustatzeko engaiamendua hartu zuen.
Bide beretik, Euskal Elkargoak "genero-berdintasuna" deitu gida agertu du, herrieri...
Azalekoa | 2022ko Urtarrilaren 13a
Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG), 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen, geroztik urtero bere biltzar nagusia urtarril erditsutan antolatzen du. Aurtengo 17. urteurrena, egunez-egun, data berean gertatuko zen, baina izurritea beti hor dela, antolatzaileek erabaki dute gibelatzea. Halere baliatu gira Iker Elosegi koordinatzailearekin puntu baten egiteko.
Gure Hitza | 2022ko Urtarrilaren 13a
Deneri "urte berri on!" erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.
Halere...
Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 13a
Covid izurrite egoera haurrek nola bizi ukan duten jakiteko, Eguzkilore buraso eta erakasle kolektiboak, 2021eko apirila eta ekaina artean inkesta abiatu zuen. Joan den astean Donibane Lohizunen egin prentsaurrekoan hunen berri eman du.
Eskolako mila haur eta nerabek baino gehiagok beren ongizaiteari buruzko galdetegia bete ahal ukan dute, kolektiboko medikuak plantan jarri metodoarekin: meditazioa, lasaitasunera itzultzea eta hitz egiteko denbora kontutan hartuz, galdetegia...
Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 13a
Bake Bideak eta Bake Artisauek euskal presoen alde joan den larunbatean antolatu duten manifestaldian, 2.000 pertsonatik gora bildu ditu. Baionako hiru leku desberdinetatik abiatu da. Manifestazioaren lehen lerroan, ekintzetan parte hartzeko prest direnak ikus zitezkeen kamiseta urdinekin. Hiru gunetik etorri ibilbideak, San Andres plazan elkartu dira eta ekintzaileak taula gainera igan dira.
Bake Artisauen helburua argia zen: blokeatua den egoera, fase eraginkor berri batera pasatzea,...
Azalekoa | 2022ko Urtarrilaren 06a
Joan den egunean gomita goxoa eskuratua ginuen, Heleta aldetik, Baigurara hurbiltzeko. Petik-gora abian ginelarik ikusten zen jende multzoa bildua, arbola batzuen landatzen ari. Herri auzoetako hautetsiak ere hurbilduak ziren.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016