Han eta Hemen | 2022ko Otsailaren 10a
EuskarAbentura, zazpi probintzietako eta diasporako 130 bat gazte biltzen dituen ekimena da. Helburua da Euskal Herriko geografia, kultura eta historiaren ezagutzea, ibilbide baten bidez.
Aurtengo ekitaldia 3.a izanen da, uztailaren 1etik 31 arte iraunen du, elkarteko arduradunek gaurko egoera ikusiz, ez dute segurtatzen ahal %100 ibilbide guzia, ez eta hilabete osoan egiten ahalko dela. Gogorarazi nahi dute ibilbidea osasun-egoeraren arabera antolatuko dela, indarrean dauden...
Azalekoa | 2022ko Otsailaren 03a
Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botzak duela 40 urte sortuak dira. Gaur egun euskarazko irratiak, beste edozein irrati bezala entzunak badira, oroitu behar da duela 40 bat urte irrati libreak frantses estatuan debekatuak zirela.
Gure Hitza | 2022ko Otsailaren 03a
Euskal Irratietan entzun berri dugu Patxi Berhouet Le Monde agerkariko kazetari bidarraitarra Paristik basurdeen inbasioaz mintzo. "Inbasio" hitza zuen erabiltzen. Funtsezko arazoa, bereziki laborarientzat. Laborari batek hain zuzen erran daut gaur egun bi izurrite dituztela jasaiten, covidarena batetik, basurdearena bestetik. Hots, urrundik datorren izurritea bata, hemen berean hazitakoa bestea.
Han eta Hemen | 2022ko Otsailaren 03a
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Miren Dobaranek eta Euskararen Erakunde Publikoko Antton Curutcharry presidenteak, bi erakundeen arteko hitzarmena izenpetu dute.
Presentatu daukute "Itzuli" izeneko tresna, informatikaren bidez den itzultzaile automatikoa da. 2019an Eusko Jaurlaritzak plantan jarri tresna berria da, ez dena oraindik arras puntuan, baina Jaurlaritzako arduradunak erran daukunaz, osatzen ari dira. Itzultzaile automatiko neuronalak, corpus handiak behar ditu,...
Han eta Hemen | 2022ko Otsailaren 03a
Bi urtez, Senpereko aintzira inguruak kalme egon badira, maiatzaren 8rako Herri Urrats elkarteak eta Seaskak gomita zabaldu dute. Aurten Herri Urrats elkarteak Seaskako ikasleak omendu nahi ditu, izurrite garaian ikasturte gogorrak bizi izan ondoan, haiek direla ikastolen bestaren protagonistak. Bestalde aurten etekinak Senperen eraikiko den Seaskaren 5. kolegioaren alde izanen dira.
"Itzulera"
Herri Urrats-eko lema eta irudia aurkeztua izan da. Aitzin...
Azalekoa | 2022ko Urtarrilaren 27a
Muskildiko herria eüskal kültürari etxekirik da aspalditik, haatik bazen hogeita hamar urte ez zela pastoralik antolatürik izan herrian. Belaünaldi berri batek "Hur Xenda" ikusgarria abiarazi züan 2017. urtean zerbait berpiztü nahian herrian, eta xenda hori jarraiki züen herriko gazteek maskaradak antolatüz ondoko urtean. Aurten, 2022ko üdan, Batitte Berrogainek izkiribatü "Simone Veil" pastorala jokatüko düe muskildiarrek, Veil familiaren baimenarekin.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016