Gure Hitza | 2022ko Urtarrilaren 27a

Desberdintasunak hiltzen du

Interpelatzen duen titulu hunekin, Oxfam, pobreziaren eta desberdintasunen kontra arduratzen den Gobernuz Kanpoko Erakundeak, iharduki berri du. Ikerketa egin du jakiteko munduan zehar jendeen arteko aberastasunak zer heinetakoak diren, txostena irakurtzean inarrosiak gira. Zenbait aldiz bizian hobe litzateke, sator bat bezala zilo batean bizi, munduan pasatzen denari kasu egin gabe. Agertzen da munduko 10 aberatsenek, 3,1 miliar pertsona pobreenek baino aberastasun gehiago dutela!...

Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 27a

Estatuak eta Euskal Elkargoak: BREK kontratua izenpetua

Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Eric Siptz Departamenduko prefetak, Baionako suprefeturan, Estatuarekin lotu hitzarmena izenpetu dute. Euskal Elkargoko eremuarentzat lurraldea berreskuratzeko eta trantsizio ekologikorako kontratua da (Contrat Relance Transition Ecologique). Kontratu hunek lurraldea berreskuratze planarekin lotzea ahalbidetzen du, sinplifikatzeko lurraldean dauden kontratu-prozedura guziak biltzen ditu. Estatuak lurralde kolektiboeri proposatu...

Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 27a

22. Korrika "HitzEkin"

KORRIKAren 22. edizioa aurten antolatua da, "HitzEkin" lelopean: "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak" aurkezpenean antolatzaileek adierazi dute.

Korrikako arduradunek 22. ekimenaren berri eman dute, martxoaren 31n Amurriotik abiatuko da, 11 egunez Euskal Herria zeharkatuko du, Donostian apirilaren...

Azalekoa | 2022ko Urtarrilaren 20a

Dendaritza lanpostu sortzaile

Denise Sallaverria tapizeria jostuna berrikitan Makea Etxehandia gunean plantatu da, beste ofiziale batzuekin batean. Anitz urtez goi-mailako dendaritzan lan egin du, sail berezi horretan presio handia ukanez, bere kontu plantatzea erabaki du.

Gure Hitza | 2022ko Urtarrilaren 20a

Ezinbestean...

Bada hitz bat ez duguna usaian biziki erabiltzen bainan bulta huntan noiz nahi heldu zaukuna mihiaren puntara: ezinbestean! Eta bai, Ziburun konparazione, herriko bestak ezinbestean ezabatu dituzte! Erabaki peningarria bainan ezin bestela egin kasua ikusiz! Domaia da segur, nork erranen du ez dela hala, bainan izurrite kaltekor horrekin beti kasu eginez ibili behar, ez da beraz jostetarik! Besta sanoak eta gain-gainetik herrikoiak izaiten dira Bixintxo-kari muntatzen diren horiek....

Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 20a

Alor desberdinetako langileak karrikan

Joan den astean mobilizazio desberdinak iragan dira, bereziki osasun eta hezkuntza saileko langileak greban jarri dira, izurritearen egoerak krispazioak sortzen dituela. Jadanik lanbide batzuetan tentsioak baldin baziren, azken aste hauetan langile eskasak eta frantses gobernuak plantan jartzen dituen neurri aldaketek, ez dituzte bazterrak lasaitu.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016