Azalekoa | 2022ko Martxoaren 10a
Badira ofizio batzuk gutitan aipatuak izanez, ezagutza guti duguna, horietan arku-egilearen ofizioa. Baionako katedralaren ondoan den Faures karrikan atzeman dugu Jérôme Chuilon arku-egilea bere atelerian.
Gure Hitza | 2022ko Martxoaren 10a
On da usteak eta sinesteak bereizten jakitea. Eman ditzagun lagun batzu hartaz eta huntaz solasean.
- Ez ninan uste karrikako etxe zonbait iragan abenduko uholdeak ingura zezakeela.
- Lehenago gertatu izan dena berriz ere errepika ditaiken, usterik gutienean.
- Ene amatxik eta aitatxik Jean Hiriart-Urrutyren eta Emile Larreren artikuluak irakurtzen ziztenan. Uste dinat Herria...
Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 10a
Jadanik astekari huntan aipatu ginuen Euskaltzaindiak, azaroan, 26 ohorezko eta 19 urgazle berri izendatu zituela. Aitzineko ostiralean, Donostian, osoko bilkura egin eta, ekitaldi ofizialaren bidez 26 diploma banatuak izan dira. Horietan 5 Ipar Euskal Herriko ohorezko euskaltzain izendatuak izan dira: Piarres Aintziart, Lucien Etxezaharreta, Daniel Landart, Mixel Oronos eta Marikita Tambourin. Horra bakoitzaren hitz hartzea.
Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 10a
Martxoan zehar frantses estatu guzian iraganen den etorkinen aldeko kanpainaren berri emana izan da. Bilduak ziren Ipar Euskal Herriko mugimendu anitz: ATTAC, Bizi-Migrants, EELV, EHBai, Ensemble PB, Etorkinekin, La Cimade, LAB eta La France Insoumise.
"Gure herria elkartasuna deitzen da"
"Gure herria elkartasuna deitzen da" lema pean antolatua den ekimena da. Kanpaina horretan parte hartzen duten egiturak arranguratuak agertu dira eskuin-muturrak...
Azalekoa | 2022ko Martxoaren 03a
Duela zenbait hilabete Ortzaizen liburutegi-kafe baten idekitzeko, diru bilketa egin zen. Proiektuak arrakasta ukan baitu, Menta kafe-liburutegia zenbait hilabete berantago ideki da. Charlotte Rousseauk du gune hori abiatu, joan gira emazte gaztearen ezagutza egitera.
Gure Hitza | 2022ko Martxoaren 03a
Joan den asteaz geroztik munduak Ukrainari buruz itzuliak ditu begiak. Vladimir Putin errusiar diktadorearen armadak ukrainar lurraldea inbaditu du. Ukrainaren kontrako ukaldiak, egia erran, zortzi urte hauetan hasiak dira, Errusiak Krimea beretu zuenetik eta Donbass lurraldeko Donetsk eta Luhansk estatu separatistak armatzen hasi zituenetik. Zaila zaigu eskualde hartako egoera politiko korapilatsua behar den bezala ulertzea. Hain dira informazio faltsuak eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016