Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 24a

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Euskal Elkargoak kolaborazioa indartzen

Inigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako EAEko lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Irunen bildu dira migrazio krisiaren aitzinean lankidetza azkartzeko. Elkarretaratze horretan Ukrainatik etortzen diren pertsonak aipatuak izan dira, bai eta Afrikatik heldu direnak.

Irunen kokatua den Hilanderas gunean, 150 lekuko zentroa antolatu da, Ukrainako herritarrak errezebitzeko gisan. Guneak logelak, dutxak, komunak, sukaldea eta jangela ditu eta esku telefonoen...

Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 24a

Larrun eta Xoldokogainean arbola landatzen

Larrun kaskoan 2021eko suteen ondotik, nun 800 bat hektarea suntsituak izan ziren, arbolak berriz landatu behar ziren. Euskal Elkargoak, Larrun eta Xoldokogaineko eremuen ber-landatzeko, 150.000€ko laguntza ekarri du. Eneko Aldana Ziburuko auzapezak, Battitt Laborde Sarakoak, Solange Demarcq-Eguiguren Biriatukoak, Filipe Aramendi Urruñakoak, Dominique Idart Senperekoak eta Jean-Louis Fournier Azkainekoak, hauekin zutela Joseba Erremundeguy Euskal Elkargoko mugaz-gaindiko delegatua,...

Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 24a

Errigoraren kanpaina

Errigoraren"Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura"kanpainak, kontsumitze aldaketarako bidea proposatu nahi du. Martxoaren 10ean hasirik, 30 arte iraunen du. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, irrisa, pasta eta lekale-sortak eskatzen ahal dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Azken urteetan Errigorarekin bat egin duten milaka herritarren hautueri esker, pausu sendoak emanak izan dira, Nafarroako baratzetan, bestelako ekoizpen eta...

Azalekoa | 2022ko Martxoaren 17a

Etxebizitzen alokairuentzat araubide berriak

Azken denbora hauetan Ipar Euskal Herrian egoitzen alokatze inguruan eztabaida, mobilizazio eta gogoeta anitz badira. Etxe eta lur batzuen prezioak sumindura sortzen duela. Aitzineko astean Euskal Elkargoko osoko bilkuran gaia mahai gainean pausatua izan da, bozka baten bidez trenkatu dena.

Han eta Hemen | 2022ko Martxoaren 17a

Baionan, klimaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazioa

Larunbatean, frantses estatu mailako mobilizazio egunean, klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxaren kari, Baionako karriketan mila inguru manifestarik parte hartu dute.

Presidente hauteskundeen lehen itzulia baino aste batzuk lehenago, larrialdi klimatikoa eta injustizia sozialak eztabaidetarik kanpo gelditzen direla salatu nahi ukan dute. Ipar Euskal Herria ere gai hauetan gibelean delarik, manifestariek lehentasunen ordena gogora ekarri nahi ukan dute eta agenda politikoen...

Gure Hitza | 2022ko Martxoaren 17a

Eta garizuma?

Ihauteria besta harro horien burrunba handia isildua izanik, hor dugu orain garizuma. Haustez hasia, Pazko arte segituko dena. Frangotan erraiten da oraiko garizuma ez dela gehiago lehengo garizuma hura. Beti garizuma da halere.

Lehen baino aipaldi gutiago du haatik. Bai gure artean bai eta hedabide handi horietan. Gizon xahar bati entzuna diot joan den aste hortan gaurko egunean garizuma baino gehiago aipatzen dela musulmanen ramadan delakoa. Musulman anitz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016