Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 14a
Mugikortasun sindikatuak, bizikleta bideen diru-laguntzak doblatuko ditu, 600.000€tik 1,2 milioi eurotara pasatuz. Bestalde 102 millioi bozkatu ditu garraio zerbitzuen garatzeko
Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 14a
Euskal Elkargoak eskola inguruko denboraldiak garatzeko bi baliabide bozkatu ditu.
Lehena "Euskaraz josta" deitu duena, elebidun eta euskaradun aisialdirako zentroentzat (ALSH) eta "Artea euskaraz" hezkuntza artistikoko erakasleak formatzeko.
Lehen mailan ikasleen %42ak euskarazko erakaskuntza segitzen dutela, Euskal Elkargoak hizkuntzaren transmisioan, eskolatik kanpo eskaintza eskaini nahi ukan du. Euskara erabiltzeaz gain, aisialdiko zentroak, musika eta arte eskolek...
Azalekoa | 2022ko Apirilaren 07a
Guzientzat elkarteak otsail hondarrean urteko biltzar nagusia egin du. Séverine Barbier presidentearekin mintzatu gira, lehengo Uharte-Garaziko eskolan atzeman dugu, elkarteak egoitza hor ukanez.
Gure Hitza | 2022ko Apirilaren 07a
Euskal kultur mundua doluan da. Ganderailuz Pello Zabala Arantzazuko Frantziskotarra joan zitzaukun eta San Josepe bezperagoan Pello Apezetxea Etxalarko apez idazlea.
Pello Apezetxea goizuetarrak 89 urte zituen. Hamar urtez Etxarri Aranazeko apez eta parrokiako koru zuzendari egon ondoan, 57 urtez Etxalarko parropia zerbitzatu zuen. Espainiar apezpikuek alderdi popularraren ildotik joaitea gomendatzen...
Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 07a
Gaur egun, hirian bizi ala baserrian, etxe batean ala apartamentuan, bakoitzak bere konpostagailua ukan dezake. Elkargoek, Bil Ta Garbi sindikatuarekin batera, urte osoan biztanleeri eskaintzen dizkieten hondakin organikoen konpostatzeko aterabideak bultzatuko dituzte, martxoaren 26a eta apirilaren 10a bitartean. Konpostatzeko manera desberdineri buruzko sentsibilizazio kanpaina eta informazio permanentziak antolatuak dira, Bil Ta Garbi sindikatuko bereizketa aholkulariek emanik, lurralde...
Han eta Hemen | 2022ko Apirilaren 07a
Martxoaren 15ean, "Euskal Herri industria" elkartea ofizialki abiatu da, lurraldeko 30 enpresa biltzen ditu. Gertakari horren ospatzeko presente ziren: Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Sylvie Durruty Euskal Elkargoko ekonomia saileko presidente-ordea eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea. Ipar Euskal Herria "Lurralde industria" izendatua izan da, horren ondorioz Estatuak eta Euskal Elkargoak "Euskal Herria lurralde industriala" hitzarmena izenpetu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016