Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 12a
Herriak, urtero, herriko berri emaileak, hots laguntzaileak biltzar nagusira gonbidatzen ditu. Memento hortaz baliatzen da astekariaren harat-honaten berri emaiteko eta ondotik, eskertzeko, denak elkarrekin bazkaltzen dira.
Gure Hitza | 2022ko Maiatzaren 12a
Udaberri huntan, zonbait aste barne, ukanak ditugu jadanik denentzat bihotz-altxagarri izan diren gertakari asko. Gure euskaldungoa hazten eta azkartzen duten horietarik. Besteak beste Korrika behin hasteko. Ibilaldi luze eta kartsua, zinez xoragarria. Zazpi probintzietan gaindi bainan euskal-diaspora guzian ere arrakasta handia ukan duena. Hoinbeste tokitan, hoinbeste jende laster eta laster, edo bazterretik so (lasterka ezin aise ibiliz berdin), denak euskararen alde, zoin gauza...
Han eta Hemen | 2022ko Maiatzaren 12a
Tituluko hiru hitz horien inguruan oinarritzen da joan den larunbatean Ainhiza-Monjolosen Mixel Berhocoirigoin-i egina izan zaion omenaldia. Txomin Heguy antzerkilariak eta Marie-Agnès Gorostiague irratilariak dute ekitaldia eraman. Mixel Berhocoirigoin Gamarteko laborariak, jaz hil zena, hartu engaiamenduen bidez, ekarpen eta erakaspen anitz utzi dituela omenaldian agertu da, sail anitzetan aztarnak utziz.
Bost agerralditan osatua zen ordu eta erdiko ekitaldia, zuzenezko...
Han eta Hemen | 2022ko Maiatzaren 12a
Bi urtez Senperen ikastolen besta ez da egin ahal izan, joan den igandean milaka euskaltzale aintzira inguruan bildu dira, "Itzulera" lemapean antolatua izan den 39. ediziora etorriak.
Hurbilduak zirenak eguzki pean, goxoan aitziraren itzulia egiten zutela, aisialdi gunean haurrak hamarnaka josteta, ikastolako burasoak bakoitzak bere ardura betetzen... senti zen jendeengandik alaitasuna berriz elkarturik. Kontzertuek, gazteen eta ez hain gazteen plazerarentzat, animazioa eta bozkarioa...
Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 12a
Presidente bozen 2. itzulia
Boza emaiten ahal zutenak 894 hautesle. Boza eman dutenak: 679 (lehen itzulian 715 ziren). Xuri: 65 (lehen itzulian 18), baliorik gabe: 24 (lehen igandean 8). Parte hartzearen heina %75,95. Emmanuel Macron 354 (azken aldian 155), Marine Le Pen 236 (azken aldian 127).
"Freedom For Aiherra" kontzertuen arrakasta
Besta komiteko gazteek joan den apirilaren 23an antolatu gaualdiak arrakasta gaitza bildu du,...
Azalekoa | 2022ko Maiatzaren 12a
Qatarren iraganen da beraz munduko futbol txapelketa aurtengo azaroan. Minutu bakoitz, milioiak sakelaratzen dituzten kirolariak ikusiko ditugu, desertuaren erdian, petrodolarrez ordaindu ureztatze sistemez berdatu zelaietan, baloi zuri-beltzaren gibeletik lasterka. Karia horretara, hainbat herritarrek, lau hilabete-sari balio duten telebista pantailak erosiko dituzte, hozkailuak garagardoz hanpatzea ahantzi gabe. Dirua ez da faltako, Ukrainako gerlarengatik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016