Gure Hitza | 2022ko Ekainaren 09a
Ekainean gira, udaberria buruz beheiti joana, eta hor ditugu beraz deputatu-bozak. Igande huntan eta ondokoan. Ez du haatik iduri baitezpada bazterrak azkarki harrotzen dituztela. Luzaz, lehendakaria hautetsia izaiten zen zazpi urterentzat. Baizik-eta denboraldi horrek bazuela luze aireño bat, laburtu zuten bost urterekin bazela aski. Geroztik, deputatu-bozak heldu zaizkigu presidente-bozetarik landa berehala eta hori hola segituko da ez deno segurik deputatu biltzarra barreiatua...
Han eta Hemen | 2022ko Ekainaren 09a
Euskal Elkargoa sortu zenetik, hautetsiek aho batez erabaki zuten sozial ekintzaren arloan esku hartzea, horretarako Euskal Elkargoko Sozial Ekintzako Zentroa sortu zen. Zentro horren ardura da adinekoek eta ahalmen urritasunean direnek beregaintasuna susta dezaten, bai eta prekarietate egoeran diren pertsoneri laguntza ekartzea.
Helburu horiek betetzeko sortu zen "Prekarietateen Behatokia", aspaldidanik arlo horretan lan egiten duten eragileek igurikatzen zutena, aditu horiek lanketa...
Han eta Hemen | 2022ko Ekainaren 09a
1991tik Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
Aurten Azkue Literatura saridunen artean, Esteban Borromée Baionako Etxepare lizeoko bidarraitar gaztea agertu da. Azkue Literatura sariaren olerkiaren alorreko bigarren saria eraman du (14-17 urte artekoen artean), "Larrazkeneko gau epela" idazlanarekin. Bidarraiko gaztea uros agertu da sariaren berri entzutean. Lehen aldia da idazlan bat aurkezten...
Gure Hitza | 2022ko Ekainaren 02a
Ekain huntan bertze bi aldiz bozkatzera deituak gira. Frantziar Estatu mailako politikarentzat, bortz urtetarik bi aldiz baizik ez gira deituak izaiten; lehenik Errepublikako presidentea hautatzeko, gero legebiltzarkideak. Senatarien hautatzea auzapez eta auzapez ordeen gain gelditzen da. Artetik erraiteko, badakitelarik arras untsa ez dituztela bi kargu batean eremaiten ahalko, ministro izendatu berri zonbait nolaz agertzen...
Han eta Hemen | 2022ko Ekainaren 02a
Usaiaz kanpoko lekuan bildu du Ikasek biltzar nagusia: Itsasuko Sanoki gela ederrean, eta amaieran memento goxoa iragan hango baratz aldean. Ongietorri berezia egin zuen Mikel Hiribarren auzapezak, umorez eta bertsoz josia.
Ondotik, Maite Erdozaintzi-Etxart Ikas elkarteburuak aipatu du Ikas zentroak 1997tik egin bidea.
Oroitarazi du abiatzeko nekeak gainditu zituela Ikasek, kemen handirekin lan eginez, eta erakunde publikoak, bereziki Hezkunde Nazionala, konbentzituz Ikasi...
Azalekoa | 2022ko Ekainaren 02a
Robert Larrandabürü Pipas Larrainen sortua, mendizale trebea da, Everest gailurrean gaindi ibilia da, ekain huntan liburu bat agertuko berri da. Atharratzen, bizi den herrian atzeman dugu, kafe baten inguruan solastatu gira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016