Gure Hitza | 2022ko Uztailaren 14a
Gure jendartean aldaketak izan dira, horietan bizitzeko molde batzuk, sinesteak edo hobeki erran konbikzioneak ez dira denentzat berdinak. Ez dira bakarrik ideologia politikoan ala erlijiozkoan oinarritzen, baina bai gure egunerokotasunean.
Horietan entzuten dira vegan izaera aldarrikatzen dutenak. Pertsona horiek kabaletatik heldu diren arroltze, esne, eztia... eta...
Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 14a
Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak zubererazko argitalpenak euskal jendartearen esku jartzeko hitzarmena izenpetu dute. Lehen aldia da bi erakundeek elkarlanerako hitzarmena izenpetzen dutela.
Allande Socarros euskaltzain urgazle zenduaren omenez, Allande Socarros. Euskal idazlan eta lekukotasunak izenburua duen liburua argitaratuko dute aurten. Horrez gain, hitzarmenaren eskutik, 1989an agertu zen Junes Casenave-Harigileren
Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 14a
Lehen aldikoz elkarretaratu dira Ipar Euskal Herriko ur argindar egile guziak: EDF eta SHEM enpresa handien ordezkariekin batera Errobi, Urdazuri, Biduze, eta Àƒ'œhaitza erreketako ekoizle ttipiagoak. Helburuak finkatu dituzte, hala nola urari esker ekoitzi argindarra baloratzea eta iraunkortzea. Oroitarazia izan da uraren indarrari esker ekoitzi energia osoki berriztagarria, garbia eta hurbil baliatzekoa dela.
Denen artean hitzartu araudiak dio hidroelektrikoari esker bertze...
Azalekoa | 2022ko Uztailaren 07a
Badü bost urte Simone Veil anderea zentü dela, 2017ko arramaiatzaren 30ean. Emazte honen bizia eta engaiamentüak ikusgarri dirate üda hontan, muskildiarrek jokatüko düen pastoralean.
Gure Hitza | 2022ko Uztailaren 07a
Joan den asteko Herrian azpimarratua izan da turismoaren sailean ere bide berriak behar direla oraino ideki, gisa hartako aldaketak sustatuz. Egia erran, jadanik ere izana da kanbiamendu frango, urteak jin eta urteak joan, bainan ez aski, eta ez ere beti hain egokiak baitezpada.
40ko gerlatik landa zen turismoa denbora guti barne biziki azkartu. Udan, nunahi ikusten zen beraz kanpotiar asko. Ardura "estranjerak" deitzen gintuenak. Alemanak ote? Edo...
Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 07a
Euskal Irratiak, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude eta Kazeta.eus, bost euskarazko hedabideek osatzen duten "Euskal Hedabideak" elkartea, Senpereko Herriko Etxearekin bildu da, hitzarmena izenpetzeko. Horri esker, Herriko Etxeak eta "Euskal Hedabideak" elkarteak partaidetza azkartu dute.
Senpereko Dominique Idiart auzapezak hitza hartu du, berekin zuela Brigitte Ryckenbusch euskara axuanta. Dominique Idiart-ek azpimarratu du,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016