Azalekoa | 2022ko Irailaren 08a

Elkartuz euskal kultura azkartzen

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), 2021eko larrazkenean "Elkartuz" ekimena abiatu zuen, artista profesionalak eta amaturrak bildu zituen. Euskal kulturaren diagnostikoa egitearekin, beharrak eta proposamenak landu ziren. Horretarako 8 gai tematiko hartuak eta landuak izan ziren, Hélène Charritton-ek animaturik. Egin den lanaren lehen bilduma EKEk argitaratu berri du.

Gure Hitza | 2022ko Irailaren 08a

Kulturaren alorrean idorterik ez

Uda bururatuxea zaigu. Idorteak azkarki kolpaturik. Bizkitartean, Greenpeace erakundeak igorritako mezu batek dio aurtengo uda freskoena bezala geldituko dela, hemendik aitzina ezagutuko ditugun uda guzieri konparatuz. Ez da hor, zoritxarrez, ironia hutsez ari erakunde hori. Errealitate gordin horren aitzinean gaude.

Ez da haatik alor guzietan idorte izan, euskal...

Azalekoa | 2022ko Irailaren 01a

Lekeition, Mikel eta Tomas Epalza gidari

Uda oroz antolatzen du Euskaltzaleen Biltzarrak ateraldi kultural bat Hegoaldean barna. Aldi huntan Lekeitioko bidea dugu hartu, 50 lagunek, autobusez. Lekeitiar erroak dituzten Epalza anaiak genituen bisitaren antolatzaile, ongi ezagutzen dugun Mikel apeza, hemengo mariñelen omonierra, eta Tomas haren anaia, Lekeition berean bizi dena. 7.200 biztanleko herri bat da Lekeitio, Bizkaiko kostaldean kokatua. Portu polita, denboran fama handikoa izana, 30 atunontzitaraino ukanik baina gaur bakar bat

Gure Hitza | 2022ko Irailaren 01a

Hiru bi bat... jo aitzina!

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak...

Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 01a

Berrikuntza sustatu lurraldearen zerbitzurako

2016an, Akitania Berriko Ingurumen eta Energia Kudeatzeko Agentziak (ADEME), Garapen Kontseiluarekin lan egin nahi ukan zuen jendarte zibila trantsizio ekologikoan eta energetikoan inplikatzeko baldintzak ebaluatzeko. Garapen Kontseiluak mobilizatu eragileekin, Ipar Euskal Herrian egin ikerketa soziologiko baten ondotik, ADEMEk nazio mailan misio esperimental eta pilotu bat egitea proposatu zuen. 2018-2022 urteen arteko akordioa lortu zuen.

Garapen Kontseiluari agintzen zaion...

Azalekoa | 2022ko Agorrilaren 04a

Kirola Euskaraz Ahoan

Uda huntan haurrentzat kirol elkartea sortu da, Kirola Euskaraz Ahoan izenekoa, Lorea Echeverria eta Antton Seychal-ek dute proiektua abiatu. Lorea Echeverriarekin solastatu gira, azaldu dauku egitasmo berri hunen xedeak zein diren.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016