Gure Hitza | 2022ko Agorrilaren 04a
Bestak, pestak, festak, ez dugu denek beti hitz bera erabiltzen, bainan denak gauza beraz ari gira, denek, edo kasik denek, hoin maite ditugun besta horietaz! Bi urte eta erdiz nunbait han besta frango edo ez dira batere egin, edo arras murrixki, ezagun zen bazela hor eskas handia! Orain bestak berriz hor dira eta badute ikaragarriko arrakasta! Denek gogoan nolako mundua bildu den Iruñako San Ferminetan, gauza bera egun hauetan Baionako bestetan, beren 90 urteak guziz airoski...
Han eta Hemen | 2022ko Agorrilaren 04a
Uztail hastapenean 40 bat pertsonek parte hartu dute "Erronka klik" deitu ekimenaren emaitzen banaketan. Hendaian eta Baigorrin kokatua den Ingurumen Ekimenetarako Zentro Iraunkorra (CPIE) da egitasmo hunen antolatzailea. Maiatzaren 11n hasia, astero lehiaketa moduan, familian edo(ta) bakarka sei desafio egin behar ziren, etxeko kontsumoa zainduz.
Elikadura jasangarriaren helburuarekin, erosketa egiteko maneratik... hondakinen tratamendura arte, etxeko aurrekontua handitu gabe eta...
Han eta Hemen | 2022ko Agorrilaren 04a
Euskal Elkargoak "Leader Euskal Mendia" (2014-2022) programa sustatzen du, bere bokazioa euskal mendiaren garapenaren faboretan, proiektu kolektibo eta berritzaileak laguntzea da.
Karia horretara, bigarren edizioa abiatzen du, "Lotura /L.I.E.N.S" deitua, isolamenduaren kontra eta herritarren eta belaunaldien arteko elkartasun berrien sortzearen alde.
Proiektu deialdi hunek mendi lurraldean lotura sozialak (ber)sortzen dituzten hamabost proiektu inguru lagundu nahi ditu:...
Azalekoa | 2022ko Uztailaren 28a
Kati Bidegaray Montanan bizi da, berrikitan oporretara Euskal Herrira etorri da, Herria astekariko bulegotik pasatu da gure agurtzera. Baliatu gira harekin mintzatzeko.
Gure Hitza | 2022ko Uztailaren 28a
Artzaintzaz mintzo girenean, gogora heldu zauzkigu Odolaren Mintzoa liburuko "Artzaintza", "Gure artzain etxolari" eta "Artzain besta" bertsu sail miresgarriak. Bizitzekoz jan behar baitugu, badakigu ardi gasna, gaztanbera eta bildoskia gizakiaren hazkurri preziatuetarik direla. Artzaingoari zor diogu gure bazterren edertasuna eta garbitasuna. Nun ez giren hirian bizi, edozoin herritan gurutzatzen ditugu artzainak eta artaldeak etxalde inguruetan, bordaldeko pentzeetan edo...
Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 28a
Azken denbora hauetan, Ipar Euskal Herrian etxebizitza inguruan eztabaida anitz sortu dira, Euskal Elkargoak ere bi aldiz gaia bozkara ekarri du. Mugimendu desberdinek mintzaldiak eta ekintzak antolatzen dituzte, egiazko arazoa dela frogatuz. Jendartean ere etxebizitzaren arazoa jendeen solasetan da, egoera horrek kezkak sorrarazten baititu.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016