Azalekoa | 2022ko Uztailaren 28a

Irakurlea mintzo: Ortuzar Heraitzen

Nork pentsatuko zuen EAJko buruzagi gorena, Ortuzar jauna, ene auzoaldetik nozbait iraganen eta geldituko zela, berriki egin duen bezala! Zeren erraitera edo egitera jina zitzaukun jaun hura Heraitzera, uztail honen hiruan? EAJko Iparraldeko lehen buruaren Peio Etxeleku jaunaren laguntzera, EAJko lurralde egituretan Ipar Lapurdiko barnealdeko "herri biltzarraren" sortzera eta ekitaldi publiko batean jendartera aurkeztera, (alabaina jakiteko da orain arte Ipar Lapurdin Herri Biltzar bakarra...

Azalekoa | 2022ko Uztailaren 21a

Euskal Elkargoa: kultura berpizteko nahian!

Euskal Elkargoak ekimen berria abiatu du "Berpiztu" deitu duena, bildu gira Antton Curutcharry Euskal Elkargoko kulturaz arduratzen den presidente-ordearekin ekimen horren berri ukaiteko.

Gure Hitza | 2022ko Uztailaren 21a

Goza trajeria!

Abdelkaderren segida hartuko du Simone Veilek. Jaz, gizon musulman miresgarri baten ezagutza egin ginuen Àƒ'œrrüstoi-Larrabilen, Jean-Louis Davant pastoral idazle maisuari esker. Aurten, emazte judu tematsu baten bizia zaigu taularatua izanen Muskildin, Battitt Berrogainek idatzitakoari jarraikiz. Muskildiarrek ez zuten pentsatuko aktualitatearen bete betean izango zirela, abortuaren legea dela medio, ikusiz Ipar Amerikan aspaldiko legea hautsia izan dela...

Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 21a

Simone Veil trajeria

Talde lana

Aitzineko artikülü batetan erranik zen bezala, Batitte Berrogainek idatzi düan Simone Veil trajeria Muskildin emanik date üztailaren 24 eta 31n eta agorrilaren 6an, Maite Davant datekealarik errejent. Pastoral honen bidez, antolazale den Xenda Berriak alkarteak XX. menteko emazte honen bizia ezagütarazi nahi dü, engaiatürik eta balore ünibertsal azkarren mezülari izan dena. Emazte ezagün honen biziaren kontatzeko, 25 jelkaldi hontü dütü...

Han eta Hemen | 2022ko Uztailaren 21a

Euskarazko azterketak ez onartuak izanikan, pasatuak

Aspaldi huntan, Seaskako buraso eta irakasleek mobilizazio desberdinak antolatu dituzte brebetako azterketak euskaraz iragan daitezen.

Frantses Hezkuntza Nazionalak ez du onartu nahi azterketako ikasgai batzuk euskaraz pasatuak izan daitezen. Euskal Elkargoaren babesarekin, Baionako Arteen Gunean brebetako azterketak eta zuzenketak iragan dira, Seaskako erakasle talde batek zuzendu dituena.

Joan den astean Euskal Elkargoaren egoitzan zeremonia berezia antolatua izan da, ikaslek...

Azalekoa | 2022ko Uztailaren 14a

Euskal Kultur Erakundean presidente berria

Euskal Kultur Erakundearen (EKE) biltzar nagusia iragan zelarik, Mikel Erramouspek adierazi zuen presidente kargua uzten zuela, EKEko administrazio kontseilua bildu berri da eta Katixa Dolhare-Çaldunbide izendatua izan da. Bildu gira presidente berriarekin, bere ezagutza hobeki egiteko.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016