Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 22a
Irailaren 14an, Parisen Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) ordezkariak, Pap Ndiaye Hezkuntza ministroaren kabinetearekin bildu dira. Ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko ahalmena ukan dezaten berriz ere eskatua izan da. EEPko ordezkariak eta euskal parlamentariak baikor agertu dira, aitzineko urteeri begira entzunak izan direla iruditu zaie. Azterketak euskaraz pasatzeko eskubideaz gain, baliatu dira aipatzeko sare publikoan eta pribatuan murgiltze...
Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 22a
Anitz aipatzen delarik elektrizitate, gas eta beste erregailuen emendatzea, bereziki neguari buruz, kasu egin beharko da ez sobera xahutzea, instituzio eta elkarte batzuk laguntzeko proposamen desberdinak eskaintzen dituzte.
"Energia Berriztatzeko Plataforma"
Euskal Herriko SOLIHA egiturak, Estatuaren, Akitania Berriaren eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin, energia-berritzearen gaia hartu du eta "Energia Berriztatzeko Plataforma" sortu. Etxeak ongi...
Azalekoa | 2022ko Irailaren 15a
2013an sortu "Olentzeroren Lagunak" elkarteak, sartze huntan ekimen handia abiatua duela eta, bildu gira Aitzol Salaberria Goñirekin, hasieratik elkarteko kide dena. Elkartearen ibilbidea eta egitasmo berriak azaldu dauzkigu.
Gure Hitza | 2022ko Irailaren 15a
Biziko harat-hunatetan nork ez du bilatzen beregaintasuna? Hauxe da filosofiarako gogoeta gai interesgarria, abar askotatik har daiteke eta norabide frangotara joan. Sujet garrantzizko bakar batek ez bailuke egon behar sakonki aztertu gabe, behako bat eman dezagun Euskal-Herria gobernatzeko moldeari. Betitik, abertzaleen nahia izan da espainiar eta frantziar Estatuen aztaparretatik libratzera heltzea. Herritarren gehiengoa asmo horren alde jartzeko, noizbait lau haizetara jakinarazi...
Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 15a
Lehen Ondarearen Egunak 1984an Jack Lang orduetako Frantziako kultura ministroak abiatu zituen, "Monumentu Historikoen Ate Irekien Eguna" izenarekin, iraileko hirugarren igandean iragaiten ziren. Ikusiz egun horren arrakasta handia, 1985ean Granadan iragan zen Europako Kontseiluan, nun ondare arkitektoen ardura zuten ministroak bilduak ziren, Jack Langek ekimena Europa mailara zabaltzea proposatu zuen. Europako hainbat herrialde egun horren antolatzen hasi ziren. 1991n, ofizialki Europako...
Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 15a
Bankako kobre meategien ondare paregabeak bisita zinez merezi du, berrikitan frogatu dugun bezala. Aspaldikoak dira meategi horien aztarnak, xaharrenak Kristo aitzineko 2500. urtekoak. Denboran hurbilago, erromatarrek ere lauzpabost mendez ustiatu zituzten tokiko mendi mazelak, orain dela 2000 urte inguru beraz, orduan ere nagusiki kobrea ateratzeko. Baina, ondotik, abandonaturik geldituko dira hamabost mendez. 1730ean, Laurent Beugnière suitzar negozialariak miaketak berriz hasi arte,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016