Han eta Hemen | 2022ko Urriaren 27a
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) "Trantsizioak gure esku" kanpaina berria aurkeztu du, urriaren 17an hasirik azaroaren 27a arte iraunen duena. Klima, energia, ingurumena, elikadura eta jendarte erronkeri begira, laborantza herrikoiak erantzunak badituela segur da. Hori da diru-bilketa kanpaina hunen helburua, iduritzen baitzaio bakoitzak lagundu dezakeela trantsizio horien bideratzen.
Azalekoa | 2022ko Urriaren 20a
Baigorrira buruz joan gira, Erramun Martikorenaren ikustera, berrikitan Agorrila argitaletxean argitaratu duen "Zabaltzen" disko berriaren aitzakiarekin, bi solas egin ditugu.
Gure Hitza | 2022ko Urriaren 20a
Iduriz segurik, egundainotik izan da usaia hori, gutixago edo gehixago, nola gerta, nornahik aitzinetik jakin nahi ondoko denboretan zer gertatuko ote den. Beti izan dira sorginak edo sorginaren fama nolazpait bildua zutenak. Eta beti anitz jende biziki sineskor, batzuk gainerat kolorerik gabeko gauza asko aisenik iresten! Hauxe ere aditzen ginuen haatik, "jiten dena jin, goazen aitzina!" Etsi baten hartzera gomitatuak bagine bezala bainan esperantza poxi bat bederen arrunt galdu...
Han eta Hemen | 2022ko Urriaren 20a
Euro-eskualdea mugako pasabideak berriz idekitzeko galdezka
Urriaren 3an, Akitania-Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Gobernamendua (NAEN) bildu dira. Ordezkariek hetsiak diren mugako pasabideak berriz idekitzeko galdea egin dute, pertsonen zirkulazioa normalizatzeko. Oraino mugako lau pasabide hetsiak baitira eta beste anitz egunero kontrolatuak, egoera horrek eragin negatiboa duela euro-eskualdeko herritarrentzat adierazi nahi ukan dute....
Azalekoa | 2022ko Urriaren 13a
Munduko pilota txapelketa, 4 urteetarik antolatua dena, aurten Ipar Euskal Herrian iraganen da. Pilotazaleen hitzordu inportantea dela eta, bildu gira Lilou Echeverria Frantziako Euskal Pilota Federazioko presidentearekin, Munduko Txapelketako Federazioko antolatzaile batzordeko kide dena.
Gure Hitza | 2022ko Urriaren 13a
Buruileko lehen egunetan hasirik ikasturte berria aitzina doa. Badakigu andereñoek bortz eginahalak egiten dituztela lekuko euskalkiak konduan hartuz haurrak eskolatzeko. Hortik hasi behar da, gero beren hautuaren arabera, lanbide eskolak edo goi mailako ikasketak ere euskaraz segitzeko gisan. Gazte denboran ikasteko ahalak gorenean baitira, dena beraien probetxuko ukanen dute erakasle motibatuekin.
Nehor ez da ikasirik sortzen, eta lur huntan gure bizitza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016