Azalekoa | 2022ko Azaroaren 24a

Elkartasuna ahulduekin

Neguko dispositiboa azaroaren 1ean hasia da, martxoaren 31 arte iraunen du. Epe horretan, sozial zaintza berezia egina da, bereziki karrikan eta prekarietatean bizi direnak laguntzeko. Joan gira Hazkurri Bankuan eta Gurutze Gorrian martxan ezarriak diren dispositiboen berri jakitera.

Han eta Hemen | 2022ko Azaroaren 24a

Gurutze Gorria zaintzaleak bilatzen

Joan den astean, Gurutze Gorriak bide beretik negura sartzen ari girela eta, deia zabaldu du gauaz laguntzaile-ibiltarien beharretan dela abisua zabalduz. Atherbea elkarteko profesionalek eta boluntarioek, karrikan bizi direnekin harrera atsegina bermatzen dute, entzute berezia eginez haien beharrak baloratzeko eta zerbitzu egokietara bideratzeko gisan.

Aterpetxeen egoera

Etxerik gabeko pertsona anitzek, aterpetxeetan leku eskasagatik ez...

Han eta Hemen | 2022ko Azaroaren 24a

Elkartasunak eraiki

Sail berean segituz, abenduaren 2an (9:30-17:30), Sozial Ekintzarako Herrien Arteko Zentroarekin (CIAS) eta Departamenduko Kontseiluarekin batera, Atherbea eta Sokorri Katolikoak Biarritzeko elkarteen gunean forua antolatzen dute. "Janari segurtasun ezari nola hobeki erantzun?" gaiaren inguruan mahai inguruak antolatuak dira. Eragile desberdinak ezagutzeko eta biltzeko asmoz, Ipar Euskal Herriko lurralderako proiektu global koherente baten inguruan gogoetatuko da.

Garrantzitsua da...

Gure Hitza | 2022ko Azaroaren 24a

Marte planetatik begira!

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio...

Azalekoa | 2022ko Azaroaren 17a

Hitzez egiteko garaia!

Astekari huntan anitz aipatzen dugu, bihar ostiralean hasiko den Euskaraldia kanpaina. Ale hunen bidez, Herria astekaria "Arigune" izanez, kanpaina hunen abiatzean, leku garrantzitsua eman nahi ukan du, euskararik gabe ez baita euskarazko prentsarik izanen.

Gure Hitza | 2022ko Azaroaren 17a

Euskaraldia

Hor dugu Euskaraldia. Sail ederra eta guziz baliosa. Aurtengoa hirugarrena. Bi aste iraunen du, azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Lehena 2018an muntatu zen. Bigarrena bi urteren buruan bainan hein bat xuhurki izurritearengatik.

Euskararen aldeko ekitaldi kementsua nahitez bainan aise gehiago ere denen buru, parada arraroa bazter guzien harrotzeko, ahal bezen kartsuki, elgarretaratuz euskaraz arrangura zerbait duten guziak. Deneri galdetua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016